Atzealdea

Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara 2018 programaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko

Foto Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara 2018 programaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko

Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara 2018 programaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko

Telleria: “Gipuzkoako Organoak Plazara programaren bidez lurraldeko organo ondasuna sustatu nahi dugu, bere balio musikala eta historikoa eta errepertorioa zabaldu, eta etorkizun oparoko gazteei laguntza eman”

Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara 2018 programaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko

Maria José Telleria: “Gipuzkoako Organoak Plazara programaren bidez lurraldeko organo ondasuna sustatu nahi dugu, bere balio musikala eta historikoa eta errepertorioa zabaldu, eta etorkizun oparoko gazteei laguntza eman”

Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko. Lehenengo kontzertua Ataunen izango da igande honetan.  Ekimen hau Aldundiko Kultura Departamentuak eta Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiak sinatutako hitzarmenaren ondorio da Gipuzkoako organo ondarea zaintzen eta ezagutzera ematen laguntzeko, Gipuzkoako ondare esparru garrantzitsuenetako bat baita.

Organoa hedatzeko programa ezinbesteko gakoa da musika ondare hori balioan jartzeko eta instrumentu bikain horien ahalbide guztiak ateratzen joateko, lehen mailako musikariak ekarriz eta interprete berrien parte hartzea sustatuz. Eta hori guztia, musika horrekin gozatzeko eta hunkitzeko aukera egon dadin Gipuzkoako bazter guztietan.  Martxoan zehar, Ataun, Donostia, Eibar eta Azkoitia izango dira zaleentzako elkarguneak eta aukera ezin hobea Gipuzkoako soinuak entzuteko, askotan arte lanak ere badiren instrumentuen bidez.

Martxoaren 24an Gipuzkoako organoak ezagutzeko txangoa egingo da Eibarren eta Azkotian.

“Programa horren bitartez, lurraldeko organo ondasuna sustatu nahi da, bere balio musikala eta historikoa eta errepertorioa zabaldu, eta esparru horretan ikasi eta lan egiten duten etorkizun oparoko gazteei laguntza eman. “Laburtuz, helburua da organoaren musika gizarteari hurbiltzea eta, aldi berean, balioa ematea Gipuzkoak duen aberastasun instrumentalari eta aberastasun hori zaintzen laguntzea", esan du  Maria José Telleria, Kulturako zuzendariak.

Horretarako, lurraldeko zenbait organo hautatuko dira eta horien inguruan hainbat jarduera antolatuko dira: kontzertuak, tailerrak, masterclassak, konferentziak eta organoak ezagutzeko bisitaldiak. Musikeneko ikasleek, graduatuek eta irakasleek nahiz ospe handiko organista gonbidatuek eskainiko dituzte kontzertuak; azken horiek masterclassak ere emango dituzte. Halaber,  diziplina anitzeko kontzertu bat ere emango da.

Gipuzkoak Europako organo bilduma onenetako bat duela. Organo egile onenak egindako 150 jatorrizko instrumentu inguru dira, eta horien artean nabarmendu behar dira Ataungo San Martingo Tours elizan dagoena, barrokoa, eta Cavaillé-Collek egindako erromantikoak; horiez gain, beste asko daude gure lurralde osoan sakabanatuta.

Ondare artistiko garrantzitsu hori babesteko beharrezkoa da instrumentuak zaindu eta eraberritzea, musika programak garatzea instrumentuak ezagutzera emateko eta jendeak haien soinuaz gozatzeko, eta musika tresna horien irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea, bizitza emango dieten musikari eta interpreteak gure artean izateko.

Egitarau Orokorra:

ATAUN
Tourseko San Martinen eliza
Martxoak 18, igandea, 12:00etan.
Damien Simon, Organoa.

DONOSTIA
San Vicente eliza
Martxoak 20, asteartea, 09:00etatik 14:00etara.
Masterklasak: Wolfgang Seifen, gonbidatutako irakaslea.

Musikene (222G gela)
Martxoak 21, asteazkena, 10:00etatik 12:00etara.
Hitzaldia: Wolfgang Seifen.

San Bizente eliza
Martxoak 21, asteazkena, 20:30etan.
Wolfgang Seifen, Organoa

Artzai Onaren katedrala
Martxoak 23, ostirala, 19:00etan.
Interdisziplinako kontzertua: Loïc Mallié, Organo; Monica Melcova, Organo; Iñar Sastre, Piano.

Gipuzkoako organoak ezagutzeko txangoak

EIBAR
San Andres parroquia
Martxoak 24, larunbata, 10:00etan.
Bisita gidatua eta entzunaldia: Miriam Cepeda.

AZKOITIA
Santa Maria La Real parroquia
Martxoak 24, larunbata, 12:00etan.
Bisita gidatua eta entzunaldia: Xabier Urtasun – Ignacio Arakistain.

Txango hau egiteko 9:00tan doako autobusa irtengo da Gipuzkoa plazatik (2 zenbakitik) eta Musikenen geldiunea egingo du Eibarrrera eta ondoren, Azkoitira joateko.