Mugaz gaindiko lankidetza izan da Eurohiriaren gobernantzari buruzko uda ikastaroaren ardatza
Mugaz gaindiko lankidetza izan da Eurohiriaren gobernantzari buruzko uda ikastaroaren ardatza
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Uda Ikastaroak mugaren bi aldeetako erakundeak eta eragileak elkartu ditu, mugikortasuna, etxebizitza eta euskara bezalako esparruetan estrategiak eta proposamenak partekatzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak «Eurohiriaren gobernantza eta egitura instituzionala, aukera-lurraldea» mugaz gaindiko Uda Ikastaroa antolatu du. Jardunaldiak ia ehun lagun elkartu ditu, eta elkarren arteko ezagutza sakontzeko zein mugaren bi aldeetako erakunde eta eragileen arteko lankidetza indartzeko baliagarria izan da.
Topaketak mugaz gaindiko eremuko ordezkari instituzionalak, teknikariak eta gizarte zein ekonomia eragileak elkartu ditu, Gipuzkoaren eta Iparraldearen arteko lankidetzak eskaintzen dituen aukera eta partekatutako erronken inguruko hausnarketa eta elkarrizketarako gune bihurtuz.
Jardunaldian zehar, bi lurraldeek partekatzen dituzten erronka nagusietako batzuk aztertu dira, eta arreta berezia jarri da mugikortasuna, etxebizitza politikak eta euskararen normalizazioa bezalako esparruetan estrategiak eta irtenbideak partekatzeko beharrean.
Saioek esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea ahalbidetu dute, baita lankidetza bide berriak identifikatzea ere, mugaz gaindiko eremuaren gobernantza koordinatuago eta eraginkorrago baterantz aurrera egiteko. Horrela, Eurohiria aukera-lurralde gisa eta gero eta estuagoa den lankidetza eremu gisa indartu da.
208