Mugikortasuna, Turismoa eta Lurralde Antolaketa

Mugikortasuna, Turismoa <br/>eta Lurralde Antolaketa

Mugikortasuna, Turismoa
eta Lurralde Antolaketa

Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Departamentua

Mugikortasuneko Zuzendaritza Nagusiak helburu hauek ditu: mugikortasun jasangarria, garraio publikoaren erabilera eta intermodalitatea sustatzea. Kohesioa indartzen du; eta, ondorioz, aukera-berdintasuna. Horrez gain, hiriarteko autobus-zerbitzua optimizatzearen eta modernizatzearen alde lan egiten dugu, gutxieneko kalitate-estandarrak ezarriz eta Lurraldebusen bezeroentzako informazio eta arreta zerbitzu integrala sortuz. Era berean, Foru Sareko garraiobideak sustatzea dugu helburu, lurraldearen komunikaziorako eta loturarako funtsezko elementu jasangarria baita.

Bestalde, Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiaren jardun eremuan lurraldearen antolaketa eta kohesioa sartzen dira, eta Pasaiako badia pixkanaka berroneratzea lortzeko konpromisoa. Hirigintzari dagokionez, hirigintza-plangintza eta lurralde-informazioa sustatzeko eta gainbegiratzeko helburua dugu. Lurraldea sustatzeaz eta lurzorua eta ondarea kudeatzeaz ere arduratzen gara; halaber, Foru Aldundiaren eraikinen eraikuntzaz, birgaitzeaz eta kudeaketa teknikoaz.

Turismo Zuzendaritzaren asmoa da Gipuzkoa erreferente turistiko bihurtzea Euskadin, sortzen zaizkigun erronkei aurre egiteko eta turismo-eredu erresiliente, moderno eta lehiakor bat sortzeko politiken, ekintzen eta lidergo partekatuaren bidez. Turismo-eredu jasangarri eta orekatu bat, enplegua sortuko duena eta herrialdeko ekonomian eragin positiboa izango duena.

Azahara Domínguez

Azahara Domínguez

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Diputatua

Irunen jaio nintzen 1990ean. Lurraldebus da urtean erabiltzaile gehien dituen foru zerbitzua, eta hazten jarraitzea nahi dugu. Horregatik, egunero zerbitzu hobea eskaintzeko lan egiten dut, zure beharretara egokitzen diren linea eta ordutegiekin, Gipuzkoan zehar mugitzeko autoaren beharrik izan ez dezazun. Gainera, turismo orekatu baten alde egiten dut, gure lurraldea eta bertan bizi garenok zainduko dituena eta eskualde guztietako milaka familiarentzat aberastasun-iturri izango dena. Eta pertsona guztiak kontuan hartuko dituen eta klima-aldaketa edo landaguneetako despopulazioa bezalako erronkei erantzuteko gai izango den hirigintza-plangintza baten alde egiten dut. Horrela, guztiok gure bizitza garatzeko aukera berdinak izango ditugun Gipuzkoa eraiki dezakegu.

Azahara Domínguez sinadura

Zuzendaritzak


Ruben Dario

Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendaria

Zuzendaritza honen helburua da gure lurraldeko mugikortasuna antolatzea eta planifikatzea, garraio publikoari lehentasuna emanez.


Libe Otegui

Turismo zuzendaria

Zuzendaritza honen helburua gure lurraldean turismoa sustatzea da.


Lore Suárez

Lurralde Antolaketako zuzendaria

Zuzendaritza honek hainbat helburu nagusi ditu; lurraldearen antolakuntza eta kohesioa, hirigintza planen sustapen eta gainbegiratzea, lurraldearen sustapena, lurzoruaren kudeaketa eta Aldundiaren ondare higiezinaren kudeaketa.

Eduki publikatzailea

Departamentuko aktualitatea

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Gabonetako turismoa sustatuko du, Gipuzkoako udalei zuzendutako laguntza-...

2026/10/05

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Gabonetako turismoa sustatuko du, Gipuzkoako udalei zuzendutako laguntza-ildo baten bidez

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 100.000 euroko dirulaguntza honen helburua da garai hauetan herrietako dinamismo ekonomikoa sustatzea.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolamendu Departamentuak unibertsitateko bi elkarte berri diruz lagunduko ditu, dozenaka ikaslek eg...

2026/10/02

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolamendu Departamentuak unibertsitateko bi elkarte berri diruz lagunduko ditu, dozenaka ikaslek egunero Debagoienera joan-etorriak egin ditzaten

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Ziztu eta Donostia-Leioa elkarteekin egin zen bezala, Unibide Elkartea eta Martxan bidaiariak erakundeak diruz lagunduko ditu. Bi erakunde horiek Goierriko eta Urola Garaiko ikasleak, batetik, eta Urola Kostako eta Urola Erdiko ikasleak, bestetik, Debagoieneko unibertsitate-campusetara lotuko dituzte, pertsona horien joan-etorrien kostua MUGIrekin bidaiatuz gero izango luketenaren antzekoa izan dadin.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak BU08 lineari zerbitzu berri bat gehitu dio, langileek lanaldia amaitu ond...

2026/09/30

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak BU08 lineari zerbitzu berri bat gehitu dio, langileek lanaldia amaitu ondoren etxera itzultzeko aukera izan dezaten

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, urriaren 13tik, asteartea, Donostia eta Tolosa zuzenean lotzen dituen lineak zerbitzu berri bat izango du astelehenetik ostiralera, 22:10ean abiatuko dena Donostiako Askatasunaren Etorbidetik.