Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antoketako Departamentuak ‘Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin’ ekimena eta berrikuntza gisa, ‘Misterioa Topo Express-ean’ escape jokoa eskualde guztietara eramango ditu, Europako Mugikortasunaren Astearen baitan
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antoketako Departamentuak ‘Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin’ ekimena eta berrikuntza gisa, ‘Misterioa Topo Express-ean’ escape jokoa eskualde guztietara eramango ditu, Europako Mugikortasunaren Astearen baitan
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antoketako Departamentuak ‘Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin’ ekimena eta berrikuntza gisa, ‘Misterioa Topo Express-ean’ escape jokoa eskualde guztietara eramango ditu, Europako Mugikortasunaren Astearen baitan
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, ekimen hau irailaren 16an, asteazkenean, hasi eta irailaren 25era, ostirala, bitartean egingo da, Eibarren, Deban, Azpeitian, Azkoitian, Donostian, Lasarte-Orian, Zarautzen, Orion, Irunen, Hondarribian, Errenterian, Oiartzunen, Tolosan, Villabonan, Beasainen, Ordizian, Arrasaten, Bergaran, Zumarragan eta Legazpin.

Azahara Domínguez diputatua Mugikortasunaren Astearen aurkezpenean
Europako Mugikortasunaren Astearen baitan, Mugikortasuneko, Turismo eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ‘Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin’ ekimena jarriko du berriro martxan, gipuzkoarren artean mugikortasun-ohitura jasangarriagoak eta osasungarriagoak sustatzeko helburuarekin.
Horretarako, irailaren 16an, asteazkenean, hasi eta irailaren 25era, ostirala, bitartean, Azahara Domínguezek zuzentzen duen departamentuak bizikletak oinarrizko moduan konpontzeko zerbitzua eskainiko du tailer-furgoneta baten bidez. Zerbitzu hori eskualde guztietako hogei udalerri ingurutan eskainiko zaie MUGI txartela aurkezten duten pertsona guztiei.
Era berean, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak beharrezko laguntza eskainiko die MUGI txartela eskatu eta, horrela, sistema horrek eskaintzen dituen abantaila guztiez gozatzen hasi nahi duten pertsona guztiei.
20 udalerri
Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, zerbitzua eskualde guztietara iritsiko da, hogei udalerri ingurutan barrena. Tailer-furgonetaren ibilbidea honakoa izango da:
- Irailak 16, asteazkena: Eibar. Plaza Untzaga. 10:30etatik - 14:00etara.
Deba. Alameda (kiosko). 16:etatik - 20:00etara.
- Irailak 17, osteguna: Azpeitia. Plaza Nagusia. 10:30etatik – 14:00etara
Azkoitia. Liburutegi ondoko plaza. 16:00etatik – 20:00etara
- Irailak 18, ostirala: Donostia. Altza Herri ikastetxea. 9:00etatik – 10:30era. Altzako Polikiroldegia. 11:30etatik – 14:30eta.
Lasarte-Oria. Andatza plaza. 16:00etatik – 20:00etara.
- Irailak 19, larunbata: Zarautz. Malekoia (sorosleen postuaren aurrean). 10:30etatik – 14:0etara.
Orio. Ikastolako plaza. 16:00etatik – 20:00etara
- Irailak 20: Irun. Zabaltza plaza. 10:30etatik – 14:00etara.
Hondarribia. Bretxa kalea, 65. 16:00etatik – 20:00etara.
- Irailak 21, astelehena: Errenteria. Xabier Olaskoaga plaza. 10:30etatik – 14:00etara.
Oiartzun. Done Eztebe Plaza. 16:00etatik – 20:00etara.
- Irailak 22, asteartea: Tolosa. Triangulo plaza. 10:30etatik – 14:00etara.
Villabona. Villabonako plaza. 16:00etatik – 20:00etara.
- Irailak 23, asteazkena: Beasain. Erauskin plaza. 10:30etatik -14:00etara.
Ordizia. Plaza Nagusia. 16:00etatik – 20:00etara.
- Irailak 24, osteguna: Arrasate. Biteri Plaza. 10:30etatik – 14:00etara
Bergara. Irala-Irizar kalea. 16:00etatik – 20:00etara
- Irailak 25, ostirala: Zumarraga. Euskadi Plaza, 10:30etatik - 14:00etara.
Legazpi. Euskal Herria Plaza, 16:00etatik - 20:00etara.
Aurreko edizioetan bezala, tailer-furgonetara hurbiltzen diren pertsonek bi bizikletaren zozketan parte hartu ahal izango dute, baita MUGI txarteletan 20 euroko balioa duten 60 kargaren zozketan ere.
Gazteen artean mugikortasun jasangarria sustatzeko escape jokoa
Azahara Domínguezek nabarmendu duenez, ekimen hau herritar guztiei irekita badago ere, belaunaldi gazteenei arreta berezia eskaintzen die, izan ere, “txikitatik hartzen ditugun mugikortasun-ohiturek garrantzi handia dute gizarte gisa gure etorkizuna eraikitzeko garaian”.
Hori dela eta, edizio honetako berritasun nagusia da Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak ‘Misterioa Topo Expressen’ jarduera udalerri horietara guztietara eramango duela. 45 eta 60 minutu inguruko iraupena duen escape joko bat da, modu ludiko eta oso entretenigarrian parte-hartzaileak garraio publikoaren garrantziaz, MUGI sistemaren abantailez eta balioez kontzientziatzeko eta gazteen mugikortasun autonomoagoa sustatzeko aukera ematen duena.
Jokoa arrakastaz amaitzen duten pertsonek bi bizikletaren zozketan parte hartuko dute, baita MUGI txarteletan 20 euroko balioa duten 60 kargaren zozketan ere.
“Balio horiek haurtzarotik sustatzeak belaunaldi berriek mugitzeko modu jasangarriagoak eta osasungarriagoak barneratzea errazten du, eta horiek bizitzan zehar mantentzea ere errazagoa izango da. Ohitura horietan heztea eta laguntzea Gipuzkoa berdeago bat prestatzea ere bada, gure ingurunearekin eta pertsonen osasunarekin errespetu handiagoa duen mugikortasunarekin”, adierazi du Azahara Domínguez diputatuak.
Era berean, Donostiako Udaleko Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziarekin elkarlanean, ‘Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin’ ekimena berriro itzuliko da Gipuzkoako hiriburuko ikastetxe batera, zehazki, Altza Herri Ikastetxera.
Arloko zinegotzi Iñigo Garcíak azaldu duenez, “irailaren 18an, ostirala, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako 60 ikasle inguruk Europako Mugikortasunaren Astearen baitan antolatutako hezkuntza-jardunaldi batean parte hartuko dute, txikitatik mugikortasun seguruago, aktiboago eta jasangarriago baten balioak ezagutarazteko helburuarekin”.
“Eskola-umeekin lan egitea bereziki garrantzitsua da, haiek izango baitira etorkizunean gure hirietako mugikortasunaren protagonistak. Mugitzeko dauden modu desberdinak ezagutzea nahi dugu, oinez ibiltzeak, bizikleta erabiltzeak edo garraio publikoa erabiltzeak dituzten onurak ulertzea, eta haien erabakiek ere hiri osasungarriago bat eraikitzen laguntzen dutela jabetzea; kutsadura eta zarata gutxiagoko eta bizi-kalitate handiagoko hiria, alegia”, adierazi du zinegotziak.
Jarduera bi saiotan egingo da. Lehenengoan, ikasleek modu didaktikoan landuko dituzte bide-segurtasuneko oinarrizko arauak, baita hirian bizikletaz mugitzeko aholku eta gomendioak ere. Horrez gain, ikasleek bizikleta berrikusi eta prest jartzeko oinarrizko ezagutzak ikasiko dituzte. Ondoren, ikasitako guztia praktikan jarri eta bi gurpilen gaineko trebetasunak hobetu ahal izango dituzte ikastetxearen kanpoaldean jarriko den zirkuitu batean. “Saio didaktikoa konponketa-tailerraren aldi berean egingo da, eta bertan ikasleek bizikletaz hirian segurtasunez ibiltzeko trebetasunak hobetu ahal izango dituzte. Horretarako, ikastetxean bertan zirkuitu bat prestatuko da, eta ikasleek bertan mugitzeko, trafiko-seinaleak ezagutzeko eta araudia modu egokienean aplikatzeko aukera izango dute”, azaldu du Cristina Enea Fundazioko Mateo Regla-k.
Bestalde, Altza Herri Ikastetxeko zuzendaritza-taldeko kide Paki Sarabiak nabarmendu duenez, “hezkuntza ez da ikasgelaren barruan gertatzen denera soilik mugatzen. Gure haurrei etorkizunean lagunduko dieten ohitura arduratsuak, seguruak eta osasungarriak hartzen laguntzea ere bada. Modu autonomoan mugitzen ikasteak, bide-segurtasuneko oinarrizko arauak ezagutzeak eta bizikletak zein garraio publikoak eskaintzen dituzten aukerak ezagutzeak hezkuntza-balio handia dute”.
Sarabiak Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari eskerrak eman dizkie “gure ikastetxea kontuan hartu izanagatik eta mota honetako ekimenak ikastetxeetara hurbiltzeagatik”. “Mugikortasun jasangarriagoan heztea gure ingurunea zaintzen, elkarbizitzan eta guztiontzako hiri osasungarriago baten eraikuntzan heztea ere bada”, adierazi du.
“Mugikortasun jasangarriago baten alde egitea ez da ingurumen-kontu hutsa: gizarte-justiziaren eta aukera-berdintasunaren aldeko apustua ere bada. Garraio publikoak eta oinez edo bizikletaz egindako joan-etorriek autonomia handiagoz mugitzeko aukera ematen diete pertsonei, ibilgailu pribatu bat izan beharrik gabe edo beste pertsona batek eraman beharrik gabe. Horregatik, ‘Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin’ bezalako ekimenek Gipuzkoa osasungarriagoa, irisgarriagoa eta autonomoagoa izan dadin aurrera egiten laguntzen digute, pertsona guztiek, eta bereziki gazteenek, mugikortasunaz goza dezaten, aldi berean lurralde berdeago eta bidezkoago bat eraikitzen dugun bitartean”, ondorioztatu du Azahara Domínguezek.
1558