Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 84.000 euro emango dizkio Pasaiako Udalari, Herrera eta Trintxerpe arteko oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabidea mantentzeko

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 84.000 euro emango dizkio Pasaiako Udalari, Herrera eta Trintxerpe arteko oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabidea mantentzeko

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, dirulaguntza honekin foru erakundeak kontserbazio, konponketa, argiteria, garbiketa, lorezaintza eta antzeko gastuak finantzatuko ditu.

Azahara Domínguez diputatua eta Lore Suárez zuzendaria

Azahara Domínguez diputatua eta Lore Suárez zuzendaria


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 84.000 euro emango dizkio Pasaiako Udalari, Herrera eta Trintxerpeko barrutia lotzen dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabidean mantentze eta kontserbazio-lanak egin ditzan.

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, bere departamentuak lankidetza-hitzarmena sinatu zuen 2021ean Portuko Agintaritzarekin eta Udalarekin, Pasaiako portuko zerbitzuguneko portu-hiri interakziora bideratutako eremuak mantentzeko. Hitzarmen horrek lau urteko indarraldia zuen, eta, beraz, beste urtebete luzatuko dute hiru administrazioek.

Azahara Domínguezek adierazi duenez, ohiko gastutzat hartzen dira kontserbazioa, konponketa, argiteria, garbiketa, lorezaintza eta antzekoak diren jarduketak.

"Herrera eta Trintxerpe arteko oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabidea pasaitarren erabilpen eta gozamenerako berreskuratutako portu-espazioen adibide ona da; horregatik, garrantzitsua da pasabide hori baldintza onenetan kontserbatzea, inguruko bizilagunek 340 metro luzeko pasealeku horretaz eta horren inguruan eraiki den lorategi-eremuaz goza dezaten", adierazi du Domínguezek, eta gogorarazi du hura eraikitzeak aukera eman zuela Pasaiari 20.400 metro karratuko espazio degradatua berreskuratzeko, "gaur egun urbanizatuta eta pertsona guztien gozamenerako prestatuta dagoena".

"Pasabide honi esker, Trintxerpeko konektibitatea hobetzeaz gain, herritarren artean mugikortasun aktiboa sustatu da, paseatzeko zein bizikletan ibiltzeko espazio eroso, seguru eta atsegin batekin, eta, horrela, bizi-ohitura osasungarriagoak lortzen lagundu da", nabarmendu du.

Diputatuak Pasaialdea berroneratzeko konpromisoa “berre horretan jarraitzen” dela berretsi du, eta gogorarazi du legegintzaldi honetan, Pasaiako Udalarekin portuko espazioak mantentzeko egindako hitzarmenetan soilik bere departamentuak 1,2 milioi euro gaitu dituela. Gainera, azken urteetan beste 6,8 milioi inbertitu dira udalerriko hiri-berroneratze proiektuetan, eta 2026ko foru-aurrekontuak 7,9 milioi aurreikusten ditu Pasaiarentzat.

"Pasaialdean akordio instituzionalak bultzatzen jarraituko dugu, herritarrentzat berreskuratutako portu-espazioak duintzeko, eskualdeko bizilagunek horietaz gozatzeko aukera izan dezaten; izan ere, Pasaialdean inbertitzea haien berroneratze urbanistikoan eta ekonomia, kultura eta gizartea suspertzean inbertitzea da, eta horrek guztiak zuzenean eragiten du eskualdeko biztanleen bizi-kalitatearen hobekuntzan", bukatu du.
 

  

5702