Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Astigarraga-Donostia (BU14) linea zuzen berriaren ordua aurreratu du, ospitaleko langileak txanda-aldaketara irits daitezen

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Astigarraga-Donostia (BU14) linea zuzen berriaren ordua aurreratu du, ospitaleko langileak txanda-aldaketara irits daitezen

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, apirilaren 13an martxan jarriko den linea berriak 7: 30ean, 14:30ean eta 21:30ean 7: 15ean, 14:15ean eta 21:25ean aurreratuko ditu irteerak, ospitaleko zenbait langilek egindako eskaerari erantzunez

2026/03/31
Azahara Domínguez diputatua TBHko Yon Iturrirekin batera

Azahara Domínguez diputatua TBHko Yon Iturrirekin batera


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak aurreratu egingo ditu Astigarraga Donostiako ospitale- eta unibertsitate-eremuarekin zuzenean lotzen duen BU14 linea berriaren ordutegi batzuk, ospitaleko langileak txanda-aldaketara denbora nahikoarekin irits daitezen. Linea hori apirilaren 13an, astelehena, hasiko da lanean.

Hala baieztatu du Azahara Domínguez diputatuak, eta azaldu du linea berria martxan jartzeko iragarpenak oso harrera ona izan duela Astigarragako herritarren artean. Hala ere, hainbat pertsonak departamentuarekin jarri dira harremanetan, iragarritako ordutegiekin ospitaleko txanda-aldaketara garaiz iritsi ahal izango ote ziren zalantzak azalduz. Beraiekin bildu, haien kezkak entzun eta dauden aukerak aztertu ondoren, Azahara Domínguez buru duen departamentuak, Donostirantz hiru espedizioren irteera aurreratzea erabaki du: 7: 30ekoa 7: 15ean aterako da, 14:30ekoa 14:15ean eta 21:30ekoa 21:25ean.

"Linea berri honek erabiltzaileen beharrei modu erreal eta eraginkorrean erantzutea nahi dugu, batez ere egunero beren lanpostuetara, osasun-zentroetara edo unibertsitate-zentroetara joateko garraio publikoaren mende dauden pertsonen beharrei. Hori dela eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik modu aktibo eta iraunkorrean entzuten diegu herritarrei, zerbitzua antzemandako eskaeretara egokitzeko eta konexio hori benetan erabilgarria, funtzionala eta erabiltzen dutenen errealitatera egokitua izango dela bermatzeko", azpimarratu du Azahara Domínguezek. Hala ere, bere departamentuak zerbitzu berri hori martxan jartzeko Astigarragako Udalarekin eta Mugitu Astigarraga plataformarekin lan egin duela gogoratu du, baita hauel ez dutela inongo ekarpenik egin hasieran proposatutako ordutegien inguruan.

Zerbitzua astelehenetik ostiralera
BU14k astelehenetik ostiralera eskainiko du zerbitzua datorren apirilaren 13tik aurrera, Aste Santuko oporren ostean klaseak berriro hartzen direnean.

Linea berria Gipuzkoako hiribururantz abiatuko da Donostia Ibilbidetik (Lekueder) eta honako ibilbide hau egingo du: Donostia Ibilbidea (Pelotari Biribilgunea), Begiristain Doktorea 218 (Onkologikoa), Miramon Pasealekua (Poliklinika I), Tolosa Hiribidea (Amerika Plaza), Tolosa Hiribidea (Lorea) eta Tolosa Hiribidea 77 (Unibertsitateak). Astigarragarantz honako hau izango da ibilbidea: Tolosa Hiribidea 70 (Unibertsitateak), Tolosa Hiribidea 112, Tolosa Hiribidea 138, Miramon Pasealekua (Poliklinika II), Begiristain Doktorea (Ospitaleko Aparkalekua), Donostia Ibilbidea 38 (Hezegunea) eta Donostia Ibilbidea (Industrialgunea). Kalkuluen arabera, 25 minutu beharko ditu ibilbidea betetzeko, betiere trafikoaren arabera.
 

  

600