Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak autobus berriak erabiltzen hasi da DG21E linean (Leintz Gatzaga > Eskoriatza > Arrasate)

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak autobus berriak erabiltzen hasi da DG21E linean (Leintz Gatzaga > Eskoriatza > Arrasate)

Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, ibilbide hau Avanzaren flotan sartutako autobus berriekin ematen hasi da, eta horrela Leintz Gatzagako erabiltzaileek helarazitako eskaera bati erantzun zaio. Autobus handiagoak dira, hamar metrotik hamabi metrora igaro baitira; edukiera bikoitza baino handiagoa dute (41 bidaiaritik 87ra), eta eserleku kopurua nabarmen handitu da, aurreko modeloetako 29 eserlekuetatik egungo 46 eserlekura.

2026/02/17
Azahara Domínguez diputatua Avanzako Ángela Marcos eta Jose Álvarezekin

Azahara Domínguez diputatua Avanzako Ángela Marcos eta Jose Álvarezekin


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Avanza emakidadunarentzat erosi dituen autobus berriak erabiltzen hasi da DG21E linean (Leintz Gatzaga > Eskoriatza > Arrasate), eta horrela linea horretako Leintz Gatzagako erabiltzaileek helarazitako eskaera bati erantzun dio.
Hala jakinarazi du astearte honetan Azahara Domínguez diputatuak; azaldu duenez, duela egun batzuetatik ibilbide hori autobus berriekin ematen ari dira, MAN enpresaren Lion’s Intercity LE Efficient modelo hibridoekin.

“Autobus berri hauek emisioak eta kontsumoa optimizatzen dituzte, irisgarritasuna errazten duten elementu modernoak dituzte (hala nola arrapala bikoitz elektriko eta eskuzkoa edo gurpil-aulkientzako gunea), eta gidariarentzat erosotasun handiagoa eskaintzen dute, lanpostu ergonomikoago eta zabalagoa baitute. Gainera, segurtasun-elementuak ere badituzte, hala nola Optiview kamera-sistema eta atzerako martxako kamera, ABS eta irristatzearen aurkako sistema, egonkortasun-programa elektronikoa, larrialdiko balaztatze-laguntza sistema edo errei-uztearen abisu-sistema, besteak beste”, azaldu du diputatuak, eta adierazi du konfiantza duela linea honetako autobusak berritzeak erabiltzaileei “erosotasun handiagoz bidaiatzeko” aukera emango diela. “Autobus handiagoak dira, hamar metrotik hamabi metrora igaro baitira; edukiera bikoitza baino handiagoa dute (41 bidaiaritik 87ra), eta eserleku kopurua nabarmen handitu da, aurreko modeloetako 29 eserlekuetatik egungo 46 eserlekura”, adierazi du foru arduradunak.

“Udalekin, gizarte-erakundeekin eta herritarrekin oro har lanean jarraituko dugu, egunero eskaintzen dugun zerbitzua hobetzeko, gero eta gipuzkoar gehiagok Lurraldebus aukeratu dezaten beren joan-etorrietarako”, adierazi du diputatuak. Azpimarratu duenez, “oso garrantzitsua da garraio publikoaren zerbitzu ona bermatzea, batez ere udalerri txikietan; izan ere, horrela bertako biztanleen eskubideak gainerako herritarren pare jartzeaz gain, pertsona horiek beren herrietan bizitza garatzea hauta dezaten sustatzen dugu, eta, ondorioz, despopulazio-arriskua murrizten da”.
 

  

1311