Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak banku-txartelarekin ordaintzeko aukera emango du Donostia eta Hondarribiko aireportua lotzen dituen linean

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak banku-txartelarekin ordaintzeko aukera emango du Donostia eta Hondarribiko aireportua lotzen dituen linean

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi du uztailaren 1etik aurrera, asteazkena, ordainketa-metodo hori erabili ahal izango dela E30 linean. Gainera, egun horretatik aurrera, MUGI anonimoak erosi eta txartelak kargatu ahal izango dira Loiuko aireportuan.

2026/06/25
Azahara Domínguez diputatua

Azahara Domínguez diputatua


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak banku-txartelarekin ordaintzeko baimena emango du Donostiako erdigunea Hondarribiko aireportuarekin (E30) zuzenean lotzen duen Lurraldebuseko linean, datorren asteazkenetik aurrera (uztailak 1).

Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, linea hau MUGI txartelik ez duten erabiltzaile gehiagok erabiltzen dute, eta horrek, batzuetan, zaildu egiten du ordainketa, eta eragozpenak sortzen dizkie erabiltzaileei eta, batez ere, gidariei. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek nabarmendu duenez, E30 linean banku-txartelarekin ordaintzeko gaitzea urrats berri bat da Lurraldebuseko modernizazioan eta zerbitzua erabiltzaileen benetako beharretara egokitzean. "Neurri horrek errazagoa eta erosoagoa egingo die gure lurraldera iristen direnei edo linea hori noizbehinka erabiltzen dutenei, ordaintzeko prozesua arinduz eta bidaia-esperientzia hobetuz", nabarmendu du diputatuak, eta gidarien eguneroko lanean "eragin oso positiboa" izango duela gaineratu du: "Ordainketa erraztuz, eragozpenak sortzen dituzten gorabeherak eta egoerak murriztuko dira, autobusera sartzeko eragiketak arintzeaz gain. Horrela, zerbitzua eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzua ematen duten profesionalek beren lana baldintza hobeetan egin dezaten laguntzen dugu", azaldu du eta adierazi du banku-txartelaren bidezko ordainketa Lurraldebuseko gainerako lineetara zabalduko dela datozen hilabeteetan.

Neurri hori iazko udan ezarri zenari gehitu behar zaio, orduan MUGI txartel anonimoen salmenta aktibatu baitzen aireportuko opari dendan.

MUGI txartelak saldu eta kargatzea Loiun
Era berean, uztailaren 1etik aurrera, nahi dutenek Loiuko aireportuan MUGI txartel anonimoak erosi eta MUGI txartelak kargatu ahal izango dituzte, 2023ko amaieratik Lurraldebuseko erabiltzaileei Bizkaiko terminalean zerbitzua ematen dieten aurrez aurreko langileen bitartez."Alternatiba eroso eta irisgarri bat eskaintzea da helburua, bai MUGIren erabiltzaile diren pertsonentzat, bai oraindik sistema hori ezagutzen ez dutenentzat", esan du, eta gogorarazi du Bilboko aireportuaz gain, MUGI puntu-sare hau lurraldeko hogei bat baliabide turistiko eta Beizama, Ataun edo Albiztur bezalako udal batzuk osatzen dutela. Udaberriaz geroztik, eragiketa horiek lurraldeko hogei bat baliabide turistikotan ere egin daitezke, baita zenbait udaletan ere, hala nola Beizaman, Ataunen edo Albizturren.

"Izapide horiek aireportua bezalako gune estrategikoetara hurbiltzea Gipuzkoan dugun garraio publikoaren sare zabala ezagutarazteko eta gero eta pertsona gehiagok mugikortasun iraunkor, erraz eta integratuaren alde egitea errazteko modu bat ere bada", amaitu du.
 

  

1042