Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak E78 linearen zerbitzua igandetik ostegunera luzatuko du, Irungo eta Hondarribiko langileak lanetik ateratzean etxera itzultzea ziurtatzeko

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak E78 linearen zerbitzua igandetik ostegunera luzatuko du, Irungo eta Hondarribiko langileak lanetik ateratzean etxera itzultzea ziurtatzeko

Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, "Bidasoaldeko ostalaritzako langileek egindako eskaerari erantzunez, E78 lineak (Hondarribia>Irun) igandetik ostegunera ere zerbitzua izan dezan egingo dugu. Irteerak 23:15ean, 23:45ean eta 00:15ean izango dira Irunerako noranzkoan, eta 23:30ean, 00:00etan eta 00:30ean Hondarribirako noranzkoan. Hobekuntza hori maiatzaren 17an, igandean, sartuko da indarrean.

2026/05/05
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak E78 linearen zerbitzua igandetik ostegunera luzatuko du, Irungo eta...

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak E78 linearen zerbitzua igandetik ostegunera luzatuko du, Irungo eta Hondarribiko langileak lanetik ateratzean etxera itzultzea ziurtatzeko


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Bidasoako ostalaritzako langile talde baten eskaerari erantzunez, astegunetan Lurraldebuseko zerbitzua handituko du Irun eta Hondarribia artean, pertsona horiek lanetik ateratzean etxera garraio publikoan itzuli ahal izan daitezen.

Azahara Domínguez diputatuak astearte honetan jakinarazi duenez, “maiatzaren 17ko igandetik aurrera, E78 lineak (Hondarribia > Irun), igandetik ostegunera ere zerbitzua izan dezan egingo dugu. Zehazki, Irungo noranzkoan autobusak 23:15ean, 23:45ean eta 00:15ean izango dira; Hondarribiako noranzkoan, berriz, zerbitzua 23:30ean, 00:00etan eta 00:30ean izango da”.

Diputatuaren hitzetan, “hobekuntza esanguratsua” da, eta zuzenean erantzuten dio “ostalaritza sektoreko langileek helarazitako behar bati; izan ere, orain arte ez zuten alternatiba publikorik lanaldia amaitu ondoren etxera itzultzeko”. Gainera, hobekuntza hauekin eta E77 lineak (Hondarribia > Irun > Errenteria > Pasai Antxo > Donostia) ematen duen zerbitzuarekin, “Irungo eta Hondarribiako bizilagunek bi udalerrien arteko konexioa bermatuta izango dute garraio publikoaren bidez, gutxienez gauerdia pasa arte, asteko egun guztietan”.

Mugikortasuneko foru arduradunak azpimarratu du garraio publikoa etengabe hobetzen jarraitzeko beharra. “Etengabe berrikusi behar dugu eskaintzen dugun zerbitzua, gure erabiltzaileen behar aldakorretara egokitzeko. Gipuzkoa bat nahi dugu, non pertsona guztiek aukera berak izango dituzten eta inork ez duen ibilgailu pribatuaren menpe egon beharko bere bizitza normaltasunez garatzeko. Hau garraio publikoak lanerako sarbidea bezalako eskubideak bermatzeko duen paperaren adibide argia da. Zerbitzuaren zabalpen honekin, pertsona guztiek lanpostura iritsi eta handik itzultzeko aukera izango dute egunero garraio publikoan; horrelako hobekuntzek Gipuzkoa bidezkoa eta berdintasunezkoa bat eraikitzen laguntzen digute, non pertsona gehiagok beren lan-proiektua eta, ondorioz, beren bizi-proiektua garatu ahal izango duten”, adierazi du. Halaber, “entzute aktiboa eta lankidetza” balioetsi ditu, eta nabarmendu du “hobekuntza hau herritarrekin izandako elkarrizketari esker posible izan dela”.

“Garraio publikoaren kudeaketak gertutasuna eta gipuzkoarren errealitate desberdinekiko sentiberatasuna eskatzen ditu. Gure erabiltzaileak erabaki guztien erdigunean jarri nahi ditugu, Lurraldebus hobetzen jarraitzeko eta egunetik egunera erakargarriagoa, eraginkorragoa eta pertsona guztien mugikortasun beharrei erantzuten dien garraio publiko zerbitzua eskaintzeko”, amaitu du.

Bestalde, Cristina Laborda, Irungo alkateak, hau esan du: “Zerbitzua zabaltze hori oso albiste ona da Irunentzat, aste barruan Hondarribiarekiko konexioak indartu eta zabaltzen baititu, bi udalerrien arteko mugikortasuna erraztuz orain arte aukera nahikorik ez zegoen ordutegietan. Hobekuntza hori bereziki garrantzitsua da egunero zerbitzu hori erabiltzen duten langileentzat, baina baita herritar guztientzat ere. Izan ere, herritarrek itzultzeko aukera gehiago izango dituzte, eta garraio publikoaren ordutegi-mugek ez dute hainbeste baldintzatuko. Gainera, esperientziak erakusten digu eskaintza hobetzen denean, eskariak erantzun egiten duela eta hobekuntza horri laguntzen diola.”
 

  

862