Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen telefono bidezko arreta-zerbitzuko ordutegia zabaldu du

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen telefono bidezko arreta-zerbitzuko ordutegia zabaldu du

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, orain arte 8:00etatik 20:00etara ematen zen ordutegia, astelehenetik igandera, urteko egun guztietan 07:00etatik 22:00etara emango da ekainaren 8tik aurrera.

2026/06/02
Lurraldebuseko autobus bat

Lurraldebuseko autobus bat


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko telefono bidezko arreta-zerbitzuaren ordutegia zabalduko du datorren astelehenetik aurrera, ekainak 8, herritarren benetako beharretara moldatutako eta gero eta zerbitzu hobea emateko.

Diputatuak azaldu duenez, orain arte astelehenetik igandera 8:00etatik 22:00etara ematen zen zerbitzu hori urteko egun guztietan 07:00etatik 22:00etara emango da.

Azahara Domínguezek azpimarratu duenez, 900 300 340 zenbakian ematen den telefono bidezko arreta-zerbitzua da baloraziorik onenetarikoa jaso duena, 7,9 puntuko batez besteko kalifikazioarekin.
"Oso ondo funtzionatzen ari den zerbitzua da, erabiltzaileen artean gogobetetze-maila handia duena, baina ikusten dugu beharrezkoa dela beste urrats bat ematea eta eskeintzen den zerbitzua zabaltzea, ikusten baitugu jasotzen ari garen dei kopurua handitzen ari dela", adierazi du diputatuak, eta azpimarratu du garraio publikoaren erabilera maximo historikoetan dagoen bezala (31,2 milioi bidaia Lurraldebusen), telefono bidezko arreta-zerbitzua ere hazten ari dela, 160.222 deirekin 2025ean. "Dei kopuru hori % 10 ingurukoa da 2024. urtearekin alderatuta", esan du diputatuak.

"Gero eta pertsona gehiagok garraio publikoa erabiltzea nahi dugu, eta joan-etorriak egiteko ibilgailu pribatuaren mende egon beharrik ez izatea. Horretarako, linea berriak sortzeaz gain, eskaintzen dugun zerbitzua egokitzen ari gara, gure autobusen ordutegia goizetik gauera arte luzatuz, eta, horren ondorioz, Lurraldebusen erabilera maximo historikoetan gaude Gipuzkoan. Horren ondorioz, zerbitzu honetan jasotzen ari garen deiak ere ugaritu egin dira; horregatik, arreta-ordutegia zabalduko dugu, tresna erabilgarria, erosoa eta azkarra baita. Horrela, beste urrats bat egiten dugu arreta hurbilagoa, eskuragarriagoa eta herritarren beharretara egokitua eskaintzeko", amaitu du.

  

578