Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen zerbitzua hobetu du Aian, geltoki berri bat gehituz

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen zerbitzua hobetu du Aian, geltoki berri bat gehituz

Azahara Domínguez diputauak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 26, UK08 (Zarautz>Aia>Orio) eta UK48G (Zarautz>Aia>Orio noche) lineek geldialdi bat egingo dute Armendi Gain kaleko biribilgunean, farmaziaren aurrean.

2026/01/19
Azahara Domínguez diputatua eta Jon Ander Azpiroz Aiako alkatea

Azahara Domínguez diputatua eta Jon Ander Azpiroz Aiako alkatea


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzua hobetuko du Aian, herrian geltoki berri bat gehituz. Hala adierazi du Azahara Domínguez diputatuak. Jon Ander Azpiroz Aiako alkatearekin bildu da, eta jakinarazi dio Armendi Gain kaleko biribilgunean dagoen geraleku berria datorren astelehenean, hilak 26, jarriko dela martxan.

Foru Aldundiko arduradunak azaldu duenez, Udalak duela hilabete batzuk eskatu zuen herrian geltoki berri hori gehitzeko, inguruko bizilagunek autobusa hartu ahal izateko hainbeste ibili beharrik izan ez zezaten. Dagokion azterketa egin ondoren, eta Udalak bazterbide seguru bat egokitu ondoren autobusek geldialdia berme guztiekin egin ahal izateko, geraleku berri hori 26an jarriko da martxan.

Azahara Domínguezek eskerrak eman dizkio alkateari garraio publikoaren zerbitzua hobetzeko eta herritarren artean zerbitzu horren erabilera sustatzeko izan duen "prestasunagatik". "Geltoki berri hau martxan jartzea albiste ona da udalerriko zonalde honetan bizi diren hamarnaka aiatarrentzat, aldaketa honekin ez baitute ia ibili egin beharko autobusa hartu ahal izateko", nabarmendu du diputatuak. Ildo horretan, azpimarratu du faktore hori are garrantzitsuagoa dela herri txikietan, "funtsezkoa baita konexio onak bermatzea eta herritarrei gero eta zerbitzu erakargarriagoa emateko urratsak ematen jarraitzea". Eta erosoagoa izateaz gain, diputatuak gaineratu du geldialdi horrek segurtasun-plusa ematen diela erabiltzaileei, batez ere gaueko lineakoei, geltokia etxetik gertuago izango dutelako.

"Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik lankidetzan jarraituko dugu gainerako erakunde eta herritarrekin, ematen dugun zerbitzua gure erabiltzaileen beharretara egokitzeko eta, horrela, gero eta pertsona gehiagok garraio publikoa aukeratu dezaten joan-etorrietarako", adierazi du, eta gogorarazi du garraio publikoak ahalbidetzen digula pertsona guztien aukera-berdintasuna bermatzea, edozein dela ere haien errenta-maila eta bizilekua.

Bestalde, Jon Ander Azpiroz, Aiako alkateak azpimarratu du “geltoki berri honekin inguruko herritarren benetako behar bati erantzuten diogu, garraio publikoaren irisgarritasuna eta erosotasuna nabarmen hobetzen ditugu, eta udalerriko zerbitzu publikoen hobekuntzan aurrera egiten jarraitzen dugu”.
 

  

1678