Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak sektoreko erronka berrietara egokitu ditu turismorako laguntzak
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak sektoreko erronka berrietara egokitu ditu turismorako laguntzak
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak sektoreko erronka berrietara egokitu ditu turismorako laguntzak
Azahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, bere departamentuak dirulaguntzen lerro horren "eguneratze estrategikoa" bultzatu du, sektoreari ematen zaion laguntzari eustera ez ezik, turismoaren dinamika berrietara egokitzera ere bideratuta dagoena. Ildo horretan, neurriaren helburua da ekintzailetza bultzatzea eta turismo-enpresen lehiakortasuna indartzea, berrikuntza, digitalizazioa eta zerbitzuen hobekuntza bultzatuko duten pizgarrien bidez. Era berean, sustapen- eta merkaturatze-gaitasuna indartu nahi da, etengabeko eguneratzea ezinbestekoa den sektore dinamiko batean.

Azahara Domínguez, Libe Otegui eta Lara Ibiricu, prentsaurrekoan
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak turismo sektorerako dirulaguntzen lerroaren “eguneratze estrategikoa” egin du, helburu hauekin: “lehiakortasuna indartzea, sustapen eta merkaturatze gaitasuna hobetzea, etengabeko eguneratzea ezinbestekoa den sektore oso dinamiko batean”.
Hala adierazi du astelehen honetan Azahara Domínguez diputatuak, prentsaurreko batean dirulaguntza honek dakartzan berrikuntzak azaldu dituenean. Azaldu duenez, Gipuzkoako turismo sektoreak egindako eskaerei erantzunez, bere departamentuak “urrats bat harago ematea” erabaki du, laguntza hauei “ikuspegi zabalago eta estrategikoagoa” emanez, “merkatuan kokatzeko benetako gaitasuna duten turismo proposamen sendo eta lehiakorrak indartzera bideratua”.
“Digitalizazioa berez helburu bat izateari utzi eta eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetzeko tresna bihurtzea nahi dugu: sustapena, merkaturatzea, merkatu berrietara sarbidea eta ekimen ekintzaile berrien garapena hobetzeko”, adierazi du diputatuak. Gainera, laguntza honek “bereziki autonomoei eta mikroenpresei laguntzea” ahalbidetuko duela gaineratu du, “gure turismo ehunaren oinarria direlako, eta sektoreko erronka berrietara egokitzen eta epe luzeko bideragarritasuna indartzen lagunduko dielako”.
Gipuzkoako turismoaren erronka handiekin lerrokatutako laguntza
Azahara Domínguezek azpimarratu du ikuspegi berri honek laguntzak Gipuzkoako turismoaren etorkizuna markatuko duten erronka handiekin lerrokatzeko aukera ematen duela: “Ingurunea eta baliabideak gehiago errespetatzen dituen turismoa sustatzen duten proiektuak lehenetsiko dira, irisgarritasuna eta behar bereziak dituzten kolektiboen inklusioa txertatzen dituztenak, eta emakumeen rola bistaratzen eta indartzen dutenak”.
Era berean, produktu turistiko berrien sorrera, berrikuntza sozial eta teknologikoa eta ekintzailetza sustatzen jarraituko da, arreta berezia jarriz denboraldi baxuan garatzen diren ekimenetan edo lurraldeko barneko udalerriak barne hartzen dituztenetan, “lurralde osoan turismo garapen orekatu eta kohesionatuagoa lortzeko palankak direlako”.
Azkenik, eta lehen aldiz, kongresuen antolakuntzan diharduten enpresa profesionalek (OPCek) ere laguntza hauek jaso ahal izango dituzte, “Gipuzkoako turismoaren dibertsifikazioan eta desestazionalizazioan duten eginkizun estrategikoa aitortuz”.
Gehienez 7.500 euro onuradun bakoitzeko
Sortu berriak diren enpresentzat (2025eko uztailaren 1etik deialdiaren urteko azaroaren 30era bitartean eratutakoak), honako gastuak diruz lagunduko dira: “turismo sustapenerako materialaren diseinua, prestaketa, maketazioa eta itzulpena, baita enpresa sortu eta martxan jartzeko gastuak ere”.
Gehienez 7.500 euroko laguntza ezarri da enpresa onuradun bakoitzeko, eta 10.000 eurora iritsi daiteke enpresa sortu berrien kasuan. Halaber, jasotako laguntzak ezin izango du gainditu gastu diruz lagungarrien %50a.
Prestakuntza, mentoring eta aholkularitzari dagokionez —aurreikusitako tresnen ezarpenarekin lotuta—, laguntzak ezin izango du gastu horien %20a gainditu.
Diruz lagundu daitezkeen gastuen artean 2026ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartekoak sartuko dira.
Eskabideak aurkezteko epea astearte honetan hasiko da eta maiatzaren 29an amaituko da. Eskabideak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuta, dagokion formularioa betez eta eskatutako dokumentazioa erantsiz.
Bestalde, Lara Ibiricu-k, Club Mimo enpresako kideak —2025ean laguntza hauen onuraduna izan zen sukaldaritza ikastaroetan eta turismo gastronomikoan espezializatutako enpresa—, laguntzaren balioa azpimarratu du:
“Bultzada honi esker, Mimoren azpiegitura digitala eraldatu dugu nazioarteko bezeroen eskakizunetara egokitzeko. Erreserba sistema adimendun bat ezarri dugu, egun anitzeko bilatzaile batekin, planifikazio askoz malguagoa eta bisualagoa ahalbidetzen duena, erabiltzailearen esperientzia eta gure bihurketa tasa nabarmen hobetuz. Gainera, laguntza hauei esker, gure presentzia indartu dugu AEBetan eta Europan bezalako merkatu giltzarrietan, marketin digitaleko kanpaina espezializatuen bidez, eta Gipuzkoako MICE sektorean eta kalitatezko turismoan dugun posizioa sendotu dugu”.
896