Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolamendu Departamentuak unibertsitateko bi elkarte berri diruz lagunduko ditu, dozenaka ikaslek egunero Debagoienera joan-etorriak egin ditzaten
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolamendu Departamentuak unibertsitateko bi elkarte berri diruz lagunduko ditu, dozenaka ikaslek egunero Debagoienera joan-etorriak egin ditzaten
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolamendu Departamentuak unibertsitateko bi elkarte berri diruz lagunduko ditu, dozenaka ikaslek egunero Debagoienera joan-etorriak egin ditzaten
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Ziztu eta Donostia-Leioa elkarteekin egin zen bezala, Unibide Elkartea eta Martxan bidaiariak erakundeak diruz lagunduko ditu. Bi erakunde horiek Goierriko eta Urola Garaiko ikasleak, batetik, eta Urola Kostako eta Urola Erdiko ikasleak, bestetik, Debagoieneko unibertsitate-campusetara lotuko dituzte, pertsona horien joan-etorrien kostua MUGIrekin bidaiatuz gero izango luketenaren antzekoa izan dadin.

Azahara Domínguez diputatua, diruz laguntzen diren elkarteetako kideekin
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Unibide Elkartea eta Martxan bidaiariak elkarteak diruz lagunduko ditu. Bi elkarteek Goierriko eta Urola Garaiko ikasleak, batetik, eta Urola Kostako eta Urola Erdiko ikasleak, bestetik, egunero Debagoieneko unibertsitate-campusetara eramango dituzte. “Laguntza ekonomiko honen helburua da erakunde hauetako kideek garraio-aukera eskuragarri bat izatea, prezioari dagokionez MUGI sisteman integratutako zerbitzu bat erabiliz gero ordainduko luketenaren antzeko baldintzetan. Horrela, goi-mailako hezkuntzarako sarbidea demokratizatu nahi dugu, ikasleek benetan nahi dutena ikasi ahal izan dezaten, garraioa oztopo izan gabe, eta haien familiei arintze ekonomiko garrantzitsua eskainiz”.
Hala adierazi du Azahara Domínguez diputatuak. Gogorarazi duenez, formula horrek “arrakasta izugarria” izan du Ziztu eta Donostia-Leioa elkarteekin. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bi erakunde horiek diruz laguntzen ditu 2024az geroztik, eta horri esker, Gipuzkoako ehunka herritarrek Bizkaiko unibertsitate-campusetara bidaiatzeko aukera izan dute oso prezio ekonomikoetan.
Azahara Domínguez diputatuak bilera egin du sortu berriak diren Unibide Elkartea eta Martxan bidaiariak elkarteetako ordezkariekin, baita Ziztu eta Donostia-Leioa plataformetako kideekin ere. Haiekin iritziak trukatu eta dirulaguntza horren berri eman ahal izan du. Zehazki, Unibide Elkarteak Ordizia, Beasain eta Zumarragako gazteak Arrasateko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako campusetara lotuko ditu; Martxan Bidaiariak elkarteak, berriz, Zumaia, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitiko bizilagunei eskainiko die zerbitzua, Debagoienara ikastera joateko.
Diputatuak gogorarazi duenez, “unibertsitateko garraioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenetik harago dago, baina horrek ez du esan nahi kezkatzen ez gaituenik. Aitzitik. Gizarte gisa porrot bat dela uste dut pertsona batek nahi dituen ikasketak egiteari uko egin behar izatea bere ikasketa zentrora iristeko garraio-aukera eskuragarririk ez duelako. Horregatik, Ziztu eta Donostia-Leioarekin erabili genuen formula berriro aplikatuko dugu, Urola Garaia, Goierri eta Urolako gazteak beren fakultateetara MUGIrekin kostatuko litzaiekeenaren oso antzeko prezioan iritsi ahal izan daitezen”.
Azahara Domínguezen arabera, “gazteek Gipuzkoaren etorkizuna ordezkatzen dute, eta gure esku dauden baliabide guztiak jarri behar ditugu haiek hemen prestakuntza jaso eta beren bizitza-proiektuak garatu ahal izan ditzaten”. “Posta-kodeak edo errenta-mailak ezin dute oztopo izan hezkuntza bezalako oinarrizko eskubide bat eskuratzeko orduan, eta ez dugu nahi inor arrazoi horregatik atzean geratzea”, adierazi du.
Diputatuak eskerrak eman dizkie elkarte horietako kideei zerbitzua antolatzeko “modu altruistan” egiten duten “lan izugarriagatik”. “Harro egoteko modukoa da hainbeste pertsonaren ongizatean eragina duten arrazoiekin konprometitutako jendea ikustea. Gipuzkoa bidezkoagoa eta berdinzaleagoa eraikitzen laguntzeko, beti izango gaituzue zuen alboan, pertsona guztiek aukera berberak izan ditzaten”, ondorioztatu du.
Bestalde Sonia Pajares eta Iñigo Aierbe, Unibide Elkarteko kideak, honako hau esan dute: “Goierriko eta Urola Garaiako ikasleak Debagoieneko unibertsitate-campusetara garraiatzeko gero eta handiagoa den premiari erantzuten dio zerbitzu honek. Testuinguru horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza funtsezkoa da joan-etorri horiek familientzat dakarten ahalegin ekonomikoa arintzeko”. Azaldu dutenez, gaur egun, zerbitzuak goizeko ibilbide bat eskaintzen du, 53 erabiltzailerekin, eta arratsaldeko beste bat, 31 erabiltzailerekin. “Une honetan erabiltzaile guztiak unibertsitateko ikasleak badira ere, zerbitzua unibertsitateko langileen eskura ere badago”, gogoratu dute. Norbaitek elkartearekin harremanetan jarri nahiko balitz, idatzi bazkideak@unibide.eus helbidera.
Azkenik, Martxan Bidaiariak elkarteak Foru Aldundiari eskerrak eman dizkio “gure eskualdeak aspaldidanik behar zuen garraio zerbitzua martxan jartzeko emandako laguntzagatik eta egindako ahaleginagatik. Elkartearen izenean, gure esker ona adierazi nahi dugu, azkenean, urteetan zehar herritarrek izan duten behar bati erantzuna eman zaiolako”. “Guretzat urrats garrantzitsua da, eta espero dugu zerbitzu honek herritarren eguneroko beharrei erantzutea eta aurrerantzean ere garraio publikoaren aldeko konpromisoa indartzea”, amaitu dute. Elkarte honekin harremanetan jartzeko, idatzi martxanelkartea@gmail.com-era.
1030