Ogasun eta Finantzak
Departamentua
Ogasun eta Finantza Departamentuak aberastasuna banatu eta ekonomia sustatzeko erreminta izatea du xede. Foru Aldundiaren baliabideak ongi kudeatzea, sarreren jasangarritasuna bermatzea eta iruzur fiskalaren aurkako egitasmoak indartzea izango dira departamentuaren eguneroko jarduna zuzenduko duten lan lerroak. Arlo ekonomikoan, Ogasun eta Finantza alorrak lurraldearen lehiakortasunaren hobekuntzan eragile aktiboa izan nahi du eta, bere alorretik, ekonomia suspertzeko estrategiari ekarpena egin.
Aurrekontu partida
Ogasun eta Finantzak, 2026an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:
Aurrekontua
6.029.633.832 €
Exekutatua
% 16,21

Itziar Agirre Berriotxoa
Ogasun eta Finantza Diputatua
Urretxuarra naiz (1975), Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, zuzenbide juridiko-ekonomikoan espezializatua. Gainera, Zuzenbide autonomikoan diploma bat daukat Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU), eta Executive MBA bat Gipuzkoako Merkataritza Ganberan eta Mondragon Unibertsitatean. Zerga arloan eskarmentu handia dut, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatu izendatu aurretik Ogasuneko sailburuorde izan bainaiz 2017tik 2024ra. Aldez aurretik, gainera, Zerga Administrazioko zuzendaria izan naiz Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailean 2013-2017 bitartean. Euskara eta ingelesa menderatzen ditut. Eusko Jaurlaritzan izan dudan ibilbide profesionalari 2007-2013 aldian Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide gisa erakunde publikoetan izan dudan esperientzia gehitu behar zaio. Gaur egun, gainera, Urretxuko zinegotzia naiz 2003tik.

Zuzendaritzak
Irune Yarza
Ogasun zuzendaria
Ogasun Zuzendaritzaren zeregin nagusia da Foru Aldundiari dagozkion zergak kudeatzea, herritarren zergen bilketa modu eraginkorrean eginez.
Aitziber Beldarrain
Finantza eta Aurrekontu zuzendaria
Zuzendaritza honek Foru Aldundiaren finantza eta aurrekontuak modu egokian kudeatzea du helburu.
Zuzendaritzaren webguneak
Bittori Zabala
Zerga eta Finantza Politikako zuzendaria
Zuzendaritza hau Foru Aldundiaren zerga-sistema eta finantza arloko politiketan oinarritzen da, testuingurua sakonean aztertuz eta unean uneko beharretara egokituz.
Zuzendaritzaren webguneak
Departamentuko aktualitatea

2026/03/13
Otsailera arte metatutako bilketa 1.021 milioi eurokoa da, 93 milioi gehiago iazko epe bereko datuekin alderatuz

2026/03/12
Itziar Agirre Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak azpimarratu du pizgarri horiek eragina izan dutela, bereziki, ikus-entzunezkoen sektorearen bultzadan. Era berean, nabarmendu du oraindik goiz dela pizgarri horiek lurraldean kultura-industria finkatzeari dagokionez duten eraginaren aurrean ondorio argiak ateratzeko, eta azpimarratu du beharrezkoa dela eragileekin elkarren arteko lankidetza bultzatzen jarraitzea ebaluazio osotuagoa egiteko.

2026/03/10
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako toki-erakundeen finantza-kontrola arautzen duen araua aldatzen duen Foru Dekretu Araua onartu du gaur Gobernu Kontseiluan. Era berean, 2026ko ekitaldirako gastu, zor eta superabitaren erabileraren mugak ezartzen dituen Jarraibidea ere onartu da, eta, modu osagarrian, 2025eko aurrekontua likidatzeko.
