Pirinio Atlantikoetako Departamentuko ordezkaritza batek MUBIL eta Naturklima erreferentziazko zentroak bisitatu ditu
Pirinio Atlantikoetako Departamentuko ordezkaritza batek MUBIL eta Naturklima erreferentziazko zentroak bisitatu ditu
Pirinio Atlantikoetako Departamentuko ordezkaritza batek MUBIL eta Naturklima erreferentziazko zentroak bisitatu ditu
Pirinio Atlantikoetako Departamentuko ordezkaritza batek Gipuzkoa bisitatu du astelehen honetan, Foru Aldundiak mugikortasun jasangarriaren eta trantsizio ekologikoaren esparruetan bultzatutako bi proiektu estrategiko nagusi bertatik bertara ezagutzeko: Gipuzkoako Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriaren HUBa, MUBIL, eta Naturklima fundazio publikoa, biak ala biak Eskuzaitzetan kokatuak.

Ordezkaritza Sandrine Lafargue Garapen Jasangarri eta Trantsizioko presidenteordeak eta Sylvie Meyzenc Pirinio Atlantikoetako Departamentuko kontseilari ordezkariak osatu dute. Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik, bisitan parte hartu du Felix Urkola Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatuak.
Bisitan zehar, Pirinio Atlantikoetako Departamentuko ordezkariek MUBIL ezagutu dute, elektromugikortasuna eta etorkizuneko garraioa sustatzeko lankidetza publiko-pribatuaren arloan Europako erreferente nagusietako bat. Era berean, Naturklima fundazio publikoa bisitatu dute; Gipuzkoan klima-aldaketaren aurkako eta trantsizio ekologikoko estrategiak koordinatzen dituen erakundea.
Bisita hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluaren artean sinatutako mugaz gaindiko lankidetza-hitzarmenaren baitan egin da. Hitzarmen horren helburua da bi lurraldeen arteko lankidetza indartzen jarraitzea eta, Iparraldearekin batera, mugikortasunaren, jasangarritasunaren eta hiri erresilienteago eta berritzaileagoen garapenaren gisako erronka komunei erantzuteko irtenbide partekatuak garatzea.
674