Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea STOP MOTION aldaketa klimatikoaren aurka

STOP MOTION aldaketa klimatikoaren aurka

Jose Ignacio Asensio: «Pertsona gazteak kontzientzia handia dute aldaketa klimatikoaren eta haren eraginen inguruan. Garbi dute lehentasunezko gai bat dela eta jokoan dagoela bizi diren mundua»

2019/10/02

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak eta TOPIC Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Etxeak bideo lehiaketa bat deitu dute. Bideoak egiteko teknika Stop-Motion izango da, eta haren bidez aldaketa klimatikoari buruzko hausnarketa bat egingo da 14 eta 17 urte bitarteko gazteen artean.

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta Karmele Kruz Topic-eko alor pedagogikoaren arduradunak «Aldaketa Klimatikoa eta Gazteak» Stop Motion lehiaketa aurkeztu dute gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian.

Ingurumen Departamentua azken urteetan zenbait jarduera burutzen ari da ingurumenaren inguruan gazteen kontzientziazioa eta sentsibilizazioa bultzateko. «Aldaketa Klimatikoa eta Gazteak» lehiaketaren bidez, Ingurumen Zuzendaritzak helburu du belaunaldi gazteenarekin, alegia, Z Belaunaldia esaten zaionarekin, lotura bat sortzeko. Izan ere, maiz zaila da 14 urtetik 17 urtera bitarteko gazte horiekin komunikatzea. Topic-ekin eta bertako alor pedagogikoarekin lankidetzan, esperientzia handia duenez gero gazteekin eta eskola-umeekin, lehiaketa bat antolatuko du adin horretako pertsonentzat egokia den hizkuntza eta teknologien bidez.

Lehiaketak helburu du gazteek aldaketa klimatikoaren inguruan hausnartzea eta hari buruzko ideiak, iradokizunak, konpromisoak eta kezkak ekartzea.  Bideoak Stop-Motion teknikaren bidez egingo dira, eta Instagram izango da lehiaketaren plataforma, horretarako sortu den kontu batean zehazki: @aldaketaklimatikoagipuzkoan.

Bideoak grabatzeko eta Stop Motion teknikan bilakatzeko, doako 3 aplikazio proposatzen ditugu, nahiz eta gero norberak bere baliabideak erabili ditzakeen horretarako. Proposatutako aplikazioak honako hauek dira:

• I can animate (play store eta app store)

• Stop Motion Studio (play store eta app store)

• Stop Motion Maker KomoDori (play store)

Lehiaketa zabalik egongo da abenduaren 31ra arte, eta, amaitzean, bi sari banatuko dira.

Bat epaimahaiak emango du. Epaimahaia hauek osatzen dute: TOPICeko pedagogia alorreko pertsona aditu batek, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuak eta zuzendariak, eta Coke Riobóo zinema zuzendariak («El viaje de Said» animaziozko film labur onenaren Goya sariaren irabazlea 2007an).

Bigarrena bozketa bidez erabakiko da; hain zuzen. like gehien lortzen duenak eramango du.

Bietan saria IPAD bat izango da, eta sari baneketa Topic-en bertan izango da urtarrilaren amaieran.

 

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak eta Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Etxeak, TOPIC-ek, “GAZTEAK ETA ALDAKETA KLIMATIKOA” izeneko eta Stop-Motion Teknikaren bitartez landuko den hausnarketa lana uztartuko dituen lehiaketara dei egiten dute. Bertan parte hartzeko oinarriak ondorego hauek izango dira:

 

I. PARTE-HARTZAILEAK

Z belaunaldi izenez ezagutzen diren 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduko zaie. Horretarako, Gipuzkoako BHI ikastetxe guztietan informazioa zabalduko da.

II. EPEA

Bideoak urriaren 1etik Abenduaren 31ra, biak barne, igo ahal izango dira Instagramera.

III. LEHIAKETAREN BALDINTZAK

Bideoak Stop Motion teknikaren bitartez sortuko dira.
Bideoaren gaia ALDAKETA KLIMATIKOAREN inguruko hausnarketa bat izango da.
Gehienez minutu 1eko iraupena izango du bideoak.
Gehienez 5 lan aurkezteko aukera izango da, parte hartzaile bakoitzeko.
Lehiaketaren gaiarekin lotuta dauden bideoak bakarrik hartuko dira aintzakotzat.
ANTOLATZAILEEK bere esku izango dute elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.
Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da baldintza hauek onartzea.

IV. NOLA PARTE HARTU DAITEKE LEHIAKETAN

@aldaketaklimatikoagipuzkoan instagram-orria jarraitu
Hashtag-a edo traola gehitu: #stopmotionlehiaketa
Gutxienez hiru lagun etiketatu

Musika edota irudiak erabiltzen badira, egile-eskubiderik ez dutenak (copyleft lizentzia dutenak edo norberak sortutakoak) erabiltzea gomendatzen da.

V. EPAIMAHAIAK KONTUAN IZANGO DUENA

Epaimahaiak ondorengo bi irizpideak izango ditu kontutan:

- Bideoaren mezua.

- Stop Motionaren originaltasuna.

VI. EPAIMAHAIKIDEAK

Topic-eko hezkuntza departamentuko aditu bat.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen saileko Diputatua eta zuzendaria.

Ikus-entzunezko gaietan aditu bat: Coke Rioboo

VII. SARI BANAKETA

Sari banaketa Urtarrilaren amaieran egingo da Tolosako Topic-en.

VIII. SARIAK

-Epaimahaiaren saria: Ipad bat

-Jarraitzaileen saria. Ipad bat

 

  

1747