Toki-erakundeek inbertsio finantzarioki jasangarrietara bideratu ahal izango dute beren aurrekontu-superabita
Toki-erakundeek inbertsio finantzarioki jasangarrietara bideratu ahal izango dute beren aurrekontu-superabita
Toki-erakundeek inbertsio finantzarioki jasangarrietara bideratu ahal izango dute beren aurrekontu-superabita
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako toki-erakundeen finantza-kontrola arautzen duen araua aldatzen duen Foru Dekretu Araua onartu du gaur Gobernu Kontseiluan. Era berean, 2026ko ekitaldirako gastu, zor eta superabitaren erabileraren mugak ezartzen dituen Jarraibidea ere onartu da, eta, modu osagarrian, 2025eko aurrekontua likidatzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur onartu du otsailaren 8ko 1/2013 Foru Araua aldatzen duen Foru Dekretu-Araua, toki entitateen aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren alorrean finantza tutoretzaren eskumena garatzen duena. Aldi berean, Gipuzkoako toki entitateen aurrekontu egonkortasunaren, zorraren eta gastu arauaren zerga helburuak finkatzen dituen Jarraibidea onartu da.
Erregulazio berriak ezartzen duenez, erakunde horiek aurrekontuaren oreka edo superabita mantendu beharko dute, beren zorrak ez ditu muga jakin batzuk gaindituko (2026ko abenduaren 31ko zorra/2025ean likidatutako sarrera arruntak % 110 edo gutxiago) eta gastuaren hazkundea finkatutako marjinen barruan mantenduko da (gastu konputagarriaren aldaketa % 3,5 edo txikiagoa).
Berritasun gisa, arauak arau berezi bat ere jasotzen du aurrekontu-superabita eta diruzaintzako gerakin positiboa duten toki-erakundeentzat. Superabit hori finantzarioki jasangarriak diren inbertsioak egitera bideratu ahal izango dute hainbat eremutan, hala nola: azpiegiturak, zerbitzu publikoak edo udal ekipamenduak, hala nola argiztapen publikoa, ura eta saneamendua, errepideak eta kaleak, kirol instalazioak, kultur ekipamenduak, garraioa edo ingurumena, lehen mailako gizarte laguntza, babes zibila eta hondakinen bilketa, kudeaketa eta tratamendua, besteak beste. Finantzarioki jasangarriak diren inbertsioetara bideratutako gastuak ez dira gastu konputagarritzat hartuko gastu-arauaren kalkuluan.
Hala, toki entitateei ahalbidetzen zaie 2024an lortutako superabita bideratzea finantzarioki jasangarriak izango diren inbertsioak 2025, 2026 eta 2027ko ekitaldietan finantzatzeko, arau orokorraren neurri alternatibo gisa, zeinaren arabera, superabit hori zor publikoa murrizteko erabili behar baita
Gipuzkoako toki erakunde askoren finantza egoera hobetzeak aukera eman die 2024ko eta 2025eko ekitaldietan superabita eta diruzaintza gerakin positiboak sortzeko, eta, hortaz, beharrezkoa da 1/2023 Foru Arauan hainbat aldaketa egitea.
Haien aplikazioa posible izan dadin Gipuzkoako toki entitateentzat, baita 2025eko aurrekontuaren likidazioan helburu fiskalak eta gastu araua bete direla egiaztatzeko garaian ere, neurri horiek presazko bidetik onetsi behar dira.
1495