Tolosa eta Alegia arteko bidegorria aldi baterako irekiko da berriro Gabon sasoian
Tolosa eta Alegia arteko bidegorria aldi baterako irekiko da berriro Gabon sasoian
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako lanak abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra bitartean geldituko dira eta tarte horretatik ibiltzea baimenduko da. Oinezkoei eta txirrindulariei segurtasun arrazoiengatik ezarritako mugak errespetatzeko eskatzen zaie.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gabonetan aldi baterako irekiko du gaur egun obretan dagoen Oriako bidegorriaren zatia, Tolosa eta Alegia artean. Zehazki, abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra irekiko da bidegorria, egun horietan zirkulazioa errazteko. Kirola eta ariketa fisikoa egiteko asko erabiltzen den ibilbidea dela jakinda, eta obrak egiteak sortzen dituen eragozpenez jabetuta, behin-behineko irekiera honek jende gehiago biltzen den egun hauetan afekzioak ekiditea du helburu.
Oporren ondoren, ezponda egonkortzeko obrei ekingo zaie berriro, otsailaren erdialderako bukatzea aurreikusten den lanak osatzeko.
Aldi baterako berriro irekitzeko, bidegorriaren erreietako bat egokituko da, pertsonak oinez igaro ahal izateko. Segurtasun arrazoiak direla eta, obrak eragindako tartean bizikletaz oinez ibili beharko da.
1349