Atzealdea

UPCYCLING proiektua ezarri da bigarren urtez, ehun hondarrekin jantzi berriak egiteko

Foto UPCYCLING proiektua ezarri da bigarren urtez, ehun hondarrekin jantzi berriak egiteko

UPCYCLING proiektua ezarri da bigarren urtez, ehun hondarrekin jantzi berriak egiteko

Ekimen honi esker, iaz 1.525 kilo bildu ziren, Ingurumeneko Departamentuak zituen itxaropenak hirukoiztuz

UPCYCLING proiektua ezarri da bigarren urtez, ehun hondarrekin jantzi berriak egiteko

Arropa edukiontzi bat jarri dute Garbera merkataritza gunean. Bertan, herritarrek arropa eta ehunezko materialak utzi ahal izango dituzte ekainaren erdialdera arte. Horrela, bigarren bizitza bat emango zaio jada erabiltzen ez den materialari.

José Ignacio Asensio: “Ingurumeneko Departamentuak sustatzen duen proiektu honen helburua da hondakina lehengai bihurtzeko joera sustatzea, tokiko ekoizpena bultzatzea eta moda iraunkorraren industriak Gipuzkoan duen potentziala balioestea”.

AEG Ikastetxeko ikasleek bizitza berri bat emango diete oihal horiei. Diseinu berriak egingo dituzte azaroan Miramar jauregia egingo den Moda Iraunkorraren desfilearen hirugarren ekitaldirako.

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak UPCYCLING proiektua aurkeztu du bigarren urtez segidan Ernesto Gasco Donostiako Udaleko Bultzada Ekonomikoko zinegotziarekin, Laura Chamorro Gipuzkoa de Moda-ko zuzendariarekin, José Ignacio Hernández AEG Ikastetxeko zuzendariarekin eta Nuria Vegas Garberako merkataritza guneko zuzendariarekin batera. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak sustatutako ekimen bat da, Donostiako Bultzada Ekonomikoko Udal Arloarekin, AEG Ikastetxearekin eta Garbera merkataritza gunearekin batera.

UPCYCLING ekimenaren helburua da oihal-hondarrak jantzi berri bihurtzea. Horretarako, arropa edukiontzi bat jarri dute Garbera merkataritza gunean. Bertan, herritarrek arropa eta ehunezko materialak utzi ahal izango dituzte ekainaren erdialdera arte. Horrela, bigarren bizitza bat emango zaie jada erabiltzen ez den materialari Behin materialak bilduta, AEG Ikastetxeako ikasleek diseinu berriak egingo dituzte material horiekin, zeinak ikusgai egongo baitira Moda Iraunkorraren desfilearen hirugarren ekitaldian, azaroan, Miramar jauregian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuaren Hondakinen Prebentzioko Astearen barruan.

Ekimen honi esker, iaz 1.525 kilo bildu ziren, Departamentuak zituen itxaropenak hirukoiztuz. Asensiok oso aldeko iritzia azaldu du ekimenaren inguruan, eta aldez aurretik eskertu du herritarren ahalegina eta iaz erakutsitako konpromisoa. Orobat goraipatu du AEG Ikastetxeko diseinatzaileek egindako lan «zoragarria», 2017an Miramarren egindako Moda Iraunkorraren desfilean ikusi zen bezala.

Ingurumeneko diputatuak esan duenez, «Helburua da hondakina lehengai bihurtzeko joera sustatzea, tokiko ekoizpena bultzatzea eta moda iraunkorraren industriak Gipuzkoan duen potentziala balioestea». Orobat esan du moda iraunkorra ekonomia berdea garatzeko eta hemen lanpostuak sortzeko aukera bat dela, hartara Gipuzkoa iraunkortasunaren mugarri izan dadin.

Asensio adierazi du Ingurumeneko Departamentua jakitun dela hondakinen berrerabilpena sustatu behar dela eta kontzientzia sortu behar dela haren inguruan. «Ekimen hau sortu zen modaren alorra sentsibilizatzeko helburuarekin, baita herritarrak ere, horien ahalegina ezinbestekoa baita kontsumoa kontzientea eta abegitsua izan dadin, hondakinen berrerabilpenean oinarritua, hartara moda arduratsu eta ingurumenari abegitsura gerturatzeko.

UPCYCLING ez da materialak eraldatzea berriro erabili ahal izateko, baizik eta lehengaia gisa erabiltzea gauza berri bat egiteko, baina inolako prozesu industrialik erabili gabe, betiere diseinatzaileek diseinu alorrean duten gaitasunari eta esperientziari esker. “Kontzeptu aldaketa bat da eta, ondorioz, produktu baten bizitza amaierak aukera ematen du beste produktu bat fabrikatzeko”, azaldu du Asensiok. Izan ere, UPCYCLING Departamentuak ekonomiaren eredu zirkular bat lortzeko helburuan kokatu du. Horretarako, politika iraunkorrak bultzatu ditzaketen sektoretan lan egiten da, modaren sektorean adibidez, moda jasangarri eta birziklagarriaren alorrean aitzindariak diren enpresa txiki eta ertaineko ekosistema bat baitago Gipuzkoan.