Urteko lehen bederatzi hilabeteetako zerga itunduen bilketa metatua % 6,8 igo da 2025eko aldi berarekin alderatuta
Urteko lehen bederatzi hilabeteetako zerga itunduen bilketa metatua % 6,8 igo da 2025eko aldi berarekin alderatuta
Urteko lehen bederatzi hilabeteetako zerga itunduen bilketa metatua % 6,8 igo da 2025eko aldi berarekin alderatuta
Irailera arte metatutako bilketa 4.311 milioi eurokoa da, 275 milioi gehiago iazko epe bereko datuekin alderatuz

Gipuzkoako zerga itunduen bilketa metatuak % 6,8ko igoera izan du aurreko urteko aldi beraren aldean. Guztira 4.311 milioi euro bildu dira irailera arte, 2025eko aldi berean baino 275 milioi gehiago. Sarrera osoak % 5,1 igo dira eta itzulketek ez dute aldaketa adierazgarririk izan. Zuzeneko zergak % 9,8 handitu dira, zeharkako zergak % 5,2 eta Estatuarekiko doikuntzak, aldiz, % 3,5 gutxitu dira.
Irailera arteko bilakaera positiboa esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: BEZa, lan atxikipenak eta ondare irabazien atxikipenak. Bestalde, irailera arteko zerga bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar da ondare eskualdaketen gaineko zerga jaitsi dela.
Zergaz zerga, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) kasuan, lan-etekinen gaineko atxikipenak % 4,2 handitu dira, hau da, 71,2 milioi euroko igoera aurreko urteko aldi beraren aldean. Osagai guztiak kontuan hartuta, PFEZaren bilketa garbia % 7,1 handitu da, hau da, 118,7 milioi eurotako igoera.
Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, kuota diferentzial garbiagatiko sarrerak 33,2 milioi euro gutxitu da irailera arte, 2025eko aldi berarekin alderatuta. Aldaketa horrek bi osagai ditu: batetik, diru-sarrera gordinak 20,5 milioi handitu dira; eta bestetik, itzulketak 12,7 milioi euro gutxitu dira.
Kudeaketa propioko BEZari dagokionez, BEZaren bilketa metatua, urte arteko terminoetan, % 8,6 hazi da, hau da, 82,2 milioi euro gehiago bildu da. Zerga honen baitan, Gipuzkoako lurraldeko sarrerak 77,8 milioi euro igo dira (+%5,6), itzulketak 5,9 milioi euro gutxitu dira (-0,9%) eta lurraldeen arteko doikuntzak 1,5 milioi euro jaitsi dira (-0,6%).
Zerga bereziei dagokionez, Tabako laboreen gaineko zergaren bilketa % 1,1 hazi da, 1,3 milioi euro gehiago. Finantza transakzioen gaineko zergaren bilketa %30,0 hazi da, hau da, 4,5 milioi euro gehiago aurreko urtearen aldean.
Estatuarekiko doikuntzei dagokionez, bilketa metatua 1, 7 milioi euro handitu da BEZean, joan den urteko epe beraren aldean, eta 15,3 milioi euro jaitsi da zerga berezietan. Estatuarekin egiten diren doikuntzetan azpimarratu behar da: Inportazioen BEZaren eta tabako laboreen doikuntzen jaitsiera eta hidrokarburoen doikuntzetan, aurreko urteko likidazioagatik 15,4 milioi euro gehiago ordaindu dela.
1602