Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Zerga erreformak 102 milioi euroko onura ekarri die Gipuzkoako zergadunei

Zerga erreformak 102 milioi euroko onura ekarri die Gipuzkoako zergadunei

Onartutako zerga neurrien eraginaren behin-behineko balantzea egin du Foru Ogasunak, eta neurri horien ondorio nagusiak 2025eko Errentaren kanpainan islatu dira. Neurriek eragin gehien izan dute etxebizitzan eta enpleguko gizarte-aurreikuspeneko sistemaren bultzadan.

2026/07/24
Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2025ean onartutako zerga erreformaren neurriek izango duten eraginaren behin-behineko lehen balantzea egin du. Hala, ondorio nagusiak Errenta kanpainan gauzatu dira. Foru Ogasunaren datuen arabera, lurraldeak ongizatearen arloan dituen erronkei erantzuteko bultzatutako zerga neurriek 102 milioi euroko inpaktua eragin dute, gutxi gorabehera lurraldeko zergadunen % 80ri mesede eginez. Kopuru horri 32 milioi euro gehitu behar zaizkio etorkizunean aplikatzeko dauden kenkarietan.

Zerga politikatik lurraldeak aurre egin beharreko erronka nagusietako batzuei erantzuteko egin zen zerga erreforma, hala nola etxebizitza eskuratzea, kontziliazioa, zaintza, erronka demografikoa edo trantsizio berdea bultzatzeko, besteak beste. Neurri gehienek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) dute eragina, eta, beraz, Errentaren kanpainan hasi ziren ikusten lehen ondorioak.

Ildo horretan, erreformaren neurri nagusiak jasotzen dituen lehen errenta kanpainaren ondoren, datuek diote “norabide onean goazela”, Itziar Agirre Ogasun eta Finantzetako diputatuaren hitzetan. Diputatuak, hala ere, azpimarratu du datu horiek kontu handiz interpretatu behar direla, “alde batetik, daukagun informazioa oraindik behin-behinekoa delako eta kontraste eta azterketa handiagoa eskatzen duelako”, eta, bestetik, “onartutako neurriek beren helburua betetzen duten zorrotz ebaluatzeko beharrezkoa delako denbora-ikuspegi zabalagoa izatea”.

Etxebizitza eskuratzeko eta Enpleguaren Aurreikuspen Soziala bultzatzeko neurri nagusien xeheketa

Onartutako neurriek eragin handiagoa dute etxebizitza eskuratzeari eta Enpleguaren Aurreikuspen Sozialari buruzko neurrietan. Eta zehazki, gazteei zuzendutako neurriek 26 milioi eurotik gorako eragina izan dute guztira 2025eko errenta kanpainan.

Etxebizitza eskuratzea

Etxebizitzaren eskuratzearekin lotutako neurriek dute inpakturik handiena, 58 milioi euro guztira; 80.000 zergadunek baino gehiagok jaso dutelarik onura. Kopuru horri, Foru Ogasunaren datuen arabera, 28 milioi euro gehiago gehitu behar zaizkio etorkizunean aplikatu beharreko kenkarietan, zerga-erreformari buruzko foru-arauak aukera ematen baitu hurrengo 5 ekitaldietan sortutako kenkariak aplikatzeko.

Atal honetan, azpimarratzekoak dira 36 urtetik beherako 26.000 pertsonarentzako etxebizitza erosteagatiko edo alokatzeagatiko kenkaria, 17 milioi euroko inpaktuarekin Errenta25eko kanpainan, bai eta aitortzera behartuta ez dauden pertsonentzako kenkari itzulgarria ere, ia 9.700 zergadunekin, eta 10 milioi euroko inpaktuarekin diru-bilketan.

NEURRIAK

 AITORPENAK

 ZENBATEKOA

Errentatzailearentzako pizgarriak:

Merkatuan alokairuko etxebizitza gehiago jartzeko helburuarekin, etxebizitzen alokairutik eratorritako etekinetarako hobariak handitu ziren.

Alokairurako hobaria % 30

28.383

4.383.019

Alokairurako hobaria % 70

25.153

17.864.246

Ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria:

Kolektibo kalteberenentzako ehunekoa eta mugak handitu ziren; ekitaldian aplikatu ezin izan den kenkaria etorkizuneko ekitaldietan aplikatzeko aukera; eta aitorpena egiteko betebeharrik ez duten pertsonei alokairuagatik sortutako kenkaria itzultzea onartu zen.

% 35, 36 urtetik beherakoentzat, FN, MENDEKOAK, KALTEBERAK

15.587

7.164.168

Hurrengo ekitaldietan aplikatu beharrekoa (aitortzaile guztiak), kuota nahikoa ez izateagatik

7.844

7.503.867

Aitortu beharrik ez duten pertsonentzako itzulketa

9.692

10.267.873

Ohiko etxebizitza erosteagatiko kenkaria:

36 urtetik beherako pertsonentzako kenkariaren ehunekoa handitzea, eta ekitaldian aplikatu ezin izan den kenkaria hurrengo ekitaldietan aplikatzeko aukera; etxebizitza erosi eta lehen urtean urteko gehieneko muga ez aplikatzea; eta etxebizitza birgaitzeagatiko kenkariak.

% 23, 36 urtetik beherakoentzat (30 urte bete aurretik)

10.406

3.247.846


36 urtetik beherakoei kuota nahikoa ez izateagatik ondorengo ekitaldietan aplikatu beharrekoa

4.028

20.640.095

Erosketa-urtean, 36 urtetik beherakoei ez zaie urteko gehieneko muga aplikatuko

2.958

14.132.606

Alokatutako etxebizitzak birgaitzeagatik

362

433.875

Etxebizitzen birgaitze energetikoa

644

449.696

Enpleguaren Aurreikuspen Soziala bultzatzea

Enpleguko gizarte-aurreikuspeneko neurriak dira zergadun gehien dituztenak, 100.000 baino gehiago, 12 milioi euroko inpaktuarekin.

NEURRIAK

 AITORPENAK

ZENBATEKOA

GIZARTE AURREIKUSPENA

Lehentasunezko enpleguko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko planak orokortzeko bultzada, ekarpen goiztiarrak (36 urtetik beherakoak), karrera luzeagoak eta ekarpen garrantzitsuagoak bultzatuz.

8.000 euroko muga/4.000 euro langile autonomoak

5.049

1.439.455

Lehentasunezko enpleguko gizarte-aurreikuspeneko planetara egindako ekarpenengatiko kenkaria.

96.212

10.241.521

 Langile autonomoek egindako ekarpenengatiko kenkaria

266

101.704

Gainerako neurriak: familia, kontziliazioa, berdintasuna eta trantsizio berdea

Onartutako gainerako neurriei dagokienez, ondorengo ekitaldietan aplikatu beharreko ondorengoen kontziliazioagatiko kenkaria nabarmentzen da, 3,8 milioi euroko inpaktuarekin, eta jarduera ekonomikoa hasi zuten 1.333 emakumeentzako murrizketa.

NEURRIAK

 AITORPENAK

 ZENBATEKOA

EMAKUMEEN JARDUERA EKONOMIKOA SUSTATZEA: diskriminazio positiboko neurriak ekonomiaren esparruan.

Jarduera ekonomikoak - % 15eko murrizketa jardueran hasten diren emakumeentzat

1.333

205.236

Enpresa berrietan edo sortu berrietan inbertitzeagatiko kenkaria - % 25 emakumeentzat

17

7.160

Hazteko potentzial handia duten erakundeak finantzatzeagatiko kenkaria - % 35 edo % 20 emakumeak

3

1.937

FAMILIA – KONTZILIAZIOA

Hurrengo ekitaldietan aplikatzeko dagoen kenkaria, 36 urtetik beherakoentzat kuota nahikoa ez izateagatik

3.862

3.767.697

Zaintzarengatik kenkariak

Hurrengo ekitaldietan aplikatzeko dagoen kenkaria, lan merkatura itzuli ondoren kuotarik ez izateagatik

              adingabeak zaintzeagatik

17

19.829

Adingabeak eta mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonak zaintzeagatiko kenkaria

536

192.000

Kenkaria lan-jarduera geldiarazteagatik edo uzteagatik, ondorengoak zaintzeko edo adoptatuak adingabeak (gizonak)

34

2.410

TRANTSIZIO BERDEA

Ibilgailuetako kenkaria

 

 

Ibilgailu jakin batzuk erosteagatik

661

1.101.520

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeagatik

530

61.645

BESTE BATZUK

Alarguntasunagatiko kenkaria

1.667

249.926

Lan errendimenduaren hobariaren konfigurazio berria eta Familia Unitatearen definizioa

NEURRIAK

 AITORPENAK

 ZENBATEKOA

Zergaren progresibitatea bultzatzeko eta errenta baxuenak babesteko neurrien artean, lan-etekinen hobaria handitu zen.

Lan-etekinetarako hobari berria

72.199

44.280.804

BATERAKO TRIBUTAZIOA:

Familia-unitateak gizarte-errealitate berrira egokitzea: guraso bakarreko familien zerga-tratamendua berdintzen da, eta genero-indarkeriaren biktimen familia-unitate berria sortzen da.

Familia-unitatearen definizioa

13.148

-15.336.666

Guraso bakarreko familien murrizketa berria

2.105

1.637.690

  

1346