Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Zerga itunduen bilketa metatua % 5,2 igo da abuztura arte 2025eko aldi berarekin alderatuta

Zerga itunduen bilketa metatua % 5,2 igo da abuztura arte 2025eko aldi berarekin alderatuta

Abuztuaren 31ra arte itundutako zergen bilketa metatua 4.375 milioi eurokoa izan da, 217 milioi euro gehiago iazko epe bereko datuekin alderatuz

2026/09/17
Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako zerga itunduen bilketa metatuak % 5,2ko igoera izan du aurreko urteko aldi beraren aldean. Guztira 4.375 milioi euro bildu dira abuztura arte, 2025eko aldi berean baino 217 milioi gehiago. Sarrera gordinak % 5,1 hazi dira, itzulketak % 4,6, zuzeneko zergak % 8,6 handitu dira, zeharkako zergak % 2,5 eta Estatuarekiko doikuntzak, aldiz, % 3,5 gutxitu dira.

Abuztura arteko bilakaera positiboa esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: lan atxikipenak, Ondare irabazien etekinen atxikipenak, sozietateen gaineko zergaren kuota diferentziala eta BEZa. Bestalde, abuztura arteko zerga bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar da Estatuarekin egiten diren zerga berezien doikuntzen ordainketa handitu dela.

Zergaz zerga, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) kasuan, lan-etekinen gaineko atxikipenak % 4,2 igo dira, hau da, 71,1 milioi euroko igoera aurreko urteko aldi beraren aldean. Osagai guztiak kontuan hartuta, PFEZ-aren bilketa garbia % 7,1 handitu da, hau da, 118,9 milioi eurotako igoera.

Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, kuota diferentzial garbiagatiko sarrerak 45,8 milioi euro handitu da abuztura arte, 2025eko aldi berarekin alderatuta. Aldaketa horrek bi osagai ditu: batetik, diru-sarrera gordinak 50,9 milioi handitu dira; eta bestetik itzulketak 6,2 milioi.

Kudeaketa propioko BEZari dagokionez, BEZaren bilketa metatua, urte arteko terminoetan, % 4,2 hazi da, hau da, 43,5 milioi euro gehiago bildu da. Zerga honen baitan, Gipuzkoako lurraldeko sarrerak 72,3 milioi euro igo dira (+%5,3) eta itzulketak 27,3 milioi handitu dira (+% 4,5). Azkenik, lurraldeen arteko doikuntzak % 6 gutxitu dira, 1,5 milioi euro gutxiago.

Zerga bereziei dagokienez, tabako laboreen gaineko zergaren bilketa % 1,1 hazi da 1,1 milioi euro gehiago. Finantza transakzioen gaineko zergaren bilketa % 30,6 hazi da, hau da, 4,5 milioi euro gehiago aurreko urtearen aldean, azken hau arau aldaketen ondorioz.

Estatuarekin egiten diren doikuntzetan bilketa metatua 1,7 milioi euro handitu da BEZean, joan den urteko epe beraren aldean, eta 15,3 milioi euro okertu da zerga berezietan. Estatuarekin egiten diren doikuntzetan azpimarratu behar da: Inportazioen BEZaren eta tabako laboreen doikuntzen jaitsiera eta hidrokarburoen doikuntzetan, aurreko urteko likidazioagatik 15,4 milioi euro gehiago ordaindu dela.

  

1222