ZINEKINek bere laugarren edizioa bultzatu du ikus-entzunezko sorkuntza Donostiako gazteengana hurbilduz
ZINEKINek bere laugarren edizioa bultzatu du ikus-entzunezko sorkuntza Donostiako gazteengana hurbilduz
ZINEKINek bere laugarren edizioa bultzatu du ikus-entzunezko sorkuntza Donostiako gazteengana hurbilduz
Zaragüeta Zulaica Fundazioak sustatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetza Departamentuak babestutako proiektuak zinema erabiltzen du ikasteko, ahalduntzeko eta garapen pertsonal eta profesionalerako tresna gisa.

Bideberri Institutuko eta Mendiola Ikastetxeko ikasleek hiru film laburren sorkuntzan parte hartu dute aurten, prozesu osoan parte hartuz, hasierako ideiatik hasi eta pantailara eramateraino.
Bideberri Institutuko eta Mendiola Ikastetxeko ikasleek ZINEKINen laugarren edizioan parte hartu dute aurten. Ikus-entzunezko sorkuntza gazteengana hurbiltzen duen proiektua da, eta zinema-prozesu osoan parte hartzeko aukera ematen die, hasierako ideiatik hasi eta pantailan proiektatu arte.
ZINEKINen laugarren edizioa gaur aurkeztu da Donostiako Bideberri Institutuan, eta aurkezpen ekitaldi horretan parte hartu dute Kultura eta Lankidetzako foru diputatu Goizane Álvarezek, Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzia, Iñigo García, Bideberriko zuzendari Urko Rivasek, Mendiola Ikastetxeko zuzendari Alaitz Arestik eta, Zaragüeta Zulaica Fundazioaren ordezkari gisa, Blanca Zaragüeta eta Raquel Romerok; baita bi ikastetxeetako ikasleek ere.
Zaragüeta Zulaica Fundazioak 2023an sortutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetza Departamentuak babestutako ZINEKIN proiektuak ikus-entzunezko sorkuntza erabiltzen du egoera ahulean dauden pertsonentzako ikaskuntza-, eraldaketa- eta ahalduntze-tresna gisa. Proiektua sortu zen gazte talde berri bati urtero zineman eta artean garapen pertsonalerako bide bat eta alternatiba profesional posible bat aurkitzeko aukera eskaintzeko helburuarekin.
Aurtengo edizioan Donostiako Bideberri Institutuko DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleek eta Mendiola Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek parte hartu dute.
Kultura eta Lankidetzako foru diputatu Goizane Álvarezek nabarmendu duenez, "ZINEKIN bezalako proiektuek erakusten dute lankidetza ere badela hemen aukerak sortzea, gazteei lagunduz eta tresnak eskainiz beren gaitasunak ezagutzeko, hitz egiteko eta aukera berriak eraikitzeko". Ildo horretan, adierazi duenez, «kultura eta ikus-entzunezko sorkuntza topaketarako, konfiantzarako eta ikaskuntzarako gune bihur daitezke, bereziki kalteberatasun handiagoko egoeretatik abiatzen direnentzat. Jatorriak edo egoera pertsonalak inoren etorkizuneko aukerak baldintzatuko ez dituen Gipuzkoa nahi dugu".
Prestakuntza prozesuan zehar, parte-hartzaileek hiru film labur sortu dituzte, eta zuzenean inplikatu dira ikus-entzunezko lanaren fase guztietan, "ideiatik hasi eta pantailara eramateraino".
Bestetik Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzia, Iñigo Garcíak azpimarratu du “Donostiarentzat harro egoteko modukoa da ZINEKIN bezalako proiektu bat izatea, batez ere zinemari hain lotuta dagoen hiri batean. Azken urteetan izan duen bilakaera jarraitu ahal izan dut eta gazteengan sortzen duen guztia ikusi: ikaskuntza, loturak, ilusioa eta irauten duten esperientziak. Laugarren ediziora iristeak erakusten du proiektu finkatua dela eta gure hirian espazio propioa duela”.
Proiekzioa Trueba zinemetan
Laugarren edizio honen ibilbidea larunbat honetan, irailaren 19an, izango da, 17:00etan, Donostiako Trueba zinema-aretoetan. Ikasleek egindako lanak Donostia Zinemaldian proiektatuko dira.
Asier Olaizola aktore eta idazleak gidatuko du ekitaldia, eta Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eta Blanca Zaragueta Zulaica Fundazioko zuzendariak ongietorria emango diete. Ondoren, ikasleek egindako film laburrak aurkeztu eta proiektatuko dira, sorkuntza-prozesuari buruzko piezekin lagunduta.
Proiekzioen ondoren hainbat topaketa egingo dira parte hartzen duten gazteekin. Telmo Irureta aktoreak Bideberriko ikasleen solasaldian parte hartuko du, eta Goizane Alvarez foru diputatuak ere parte hartuko du ekitaldian. Jardunaldia amaitzeko, oroimenezko klaketa bat emango zaie parte hartuko duten ikasle guztiei.
Lanetako batean, "El baño" izenekoan, egoera hau planteatzen da: Alex ikasgelatik irteten da komunera joateko, eta han zenbait esamesa entzuten ditu, nola erreakzionatu erabakitzera behartzen dutenak. "El tiro del rap" filmak rapa, erritmoa, jolasa eta tentsioa kokatzen ditu ikastetxean, eta hirugarren film laburrak, berriz, Lily gaztea du protagonista. Lilyk ordu asko ematen ditu bere dantza taldearekin entseatzen, egoera pertsonal eta familiar zail bat bizi duen bitartean.
1400