Home - Argazkiak eta nabarmenduak

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

Azken Albisteak

Aspacerentzako eguneko zentroa eta etxebizitzak dituen baliabide bat inauguratu dute Urretxun

Eguneko zentroak 24 plaza ditu, eta Pagoetako etxebizitzetan 11 egoitza plaza daude, etxeko ingurunean eta komunitatean integratuta etengabeko babesa emateko pentsatuak. Multzo horri udal-apartamentu babestuak gehitu behar zaizkio, adinekoentzako 10 plazarekin. Eguneko zentroa eta Pagoetako etxebizitzak abian jartzeak tokiko zaintza-ekosistema indartuko du Urretxun, erakundeak, gizarte-erakundeak, profesio-nalak, familiak eta komunitatea artikulatu direla laguntzak bermatzeko.

Donostia kuantikaren eta adimen artifizialaren epizentro global bihurtuko da, CDL mentorizazio eta azelerazio programan parte hartzen duten nazioarteko 26 startupekin

Abenduaren 15ean eta 16an, startupek beren proiektuak aurkeztu eta defendatuko dituzte Donostian, eta, amaitzeko, "milia kuantikoaren" berrikuntza ekosistema bisitatuko dute. Unai Andueza diputatuaren arabera, "enpresak sortzeko programak eta ordenagailu kuantikoaren instalazioa Gipuzkoan gertatzea ez da kasualitatea, baizik eta sektore berriak garatzeko eta berrikuntza indartzeko aurre hartze estrategia baten emaitza".

Jasangarritasun Departamentuak eta Zumarragako Udalak Eitzagako berdegune birnaturalizatu berria inauguratu dute

Behin obra amaituta, Eitzagako ibarbide birnaturalizatua hirigintza jasangarriaren erreferente bihurtu da, natura, memoria historikoa eta kalitatezko espazio publikoak integratuz.

Kultura Departamentuak LABO GEO 2025 aurkeztu du: sei ikuskizun eta dantza garaikideko bi tailer Alkiza eta Larraulen izango dira asteburu honetan

Udalerri bakoitzak tailer bat eta hiru ikuskizun hartuko ditu; guztiak doakoak izango dira eta herritar guztiei irekita egongo dira.

Eduki publikatzailea