Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Tromelin. Esklabo Ahaztuen Lurraldea

2022/02/01

-

2023/01/08

Erakusketa. 1761etik aurrera hamabost urtez Indiako Ozeanoko irla ia mortu batean abandonatuta utzi zituzten Madagaskarreko 80 esklaboen historia biltzen du.

Itsas-kartzela bihurtu zen uharte horretan, urtez urte, beren estualdi eta larriminaren kontakizun isila laga zuten. Historialari eta arkeologia talde bat haiei ahotsa ematen saiatu da eta, honela, gizateriaren historian orain arte ezezaguna zen gertakari bat berreskuratzen.

”Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea”k, ikus-entzunezkoen, objektu arkeologikoen, maketen eta material grafikoen bidez, sufrimendu eta giza-ustiapen historia latz bat agerian uzten du uhartean egindako ikerketa arkeologikoen ondoren.

Erakusketa Frantziako Nantesko Historia Museoaren eta Institut national de recherches archéologiques préventives-aren (Inrap) arteko koprodukzioa da, eta Frantziatik kanpo ikusi ahal daiteken lehen aukera izango da.

Sarrera: doan

Hizkuntza: Eusk | Esp | Fr | Eng

Google Calendar-era gehitu

Erakusketa

Kultura

Turismoa

Donostia


Informazio gehiago