Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

URNIETAKO I. ESKULTURA LEHIAKETA

2022/04/21

-

2022/07/15

Urnietako Udalak Urnietako Eskultura Lehiaketa jarri du abian. Lehiaketaren gaia “Emakumeei aitortza zaintzen eremuan egindako lanarengatik” da, izan ere, historian zehar lan hori ikusezin bihurtua eta gutxietsia izan baita.

Parte-hartzaileak

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek 18 urte beteta izan beharko dituzte, eta lan bakarra aurkeztu ahal izango dute, originala, argitaratu gabea eta beste lehiaketa batean saritua izan ez dena. Era berean, erabilitako materialek erresistenteak izan beharko dute agente atmosferikoen jarduerarekiko, Zaldundegi plazaren goiko eremuan jarriko baita eskultura.

Uztailaren 15a, azken eguna

Lehiaketa zabalik dago eta lanak Urnietako Udaleko Bertan bulegoan aurkezteko azken eguna uztailaren 15a izango da:

BERTAN bulegoa

Urnietako Udala

San Juan kalea, 5

20130 Urnieta (Gipuzkoa)

Saria

Eskultura irabazlearen sortzaileak 6.000 euroko saria jasoko du (BEZa barne), eta zenbateko horren barruan sartuko da eskultura gauzatzea.

URNIETAKO I. ESKULTURA LEHIAKETA

Artea

Kultura

Urnieta


Informazio gehiago