Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

EXPOSICIÓN "BIBRAK" DE MIGUEL BALLIACHE

2022/06/03

-

2022/07/02

Ekainak 3tik Uztailak 2ra Miguel Balliache artistaren erakusketa berria ikusgai egongo da Andoaingo Basteroko erakusketa aretoan.
Artistak azkeneko 4 urteetan egindako artelanen aukeraketa bat aurkezten du. Mostra honetan ikusiko ditugu pinturan, eskulturan eta zeramikan agertzen diren pentsamenduak, bibrazioak eta kolore-sentsazioak.
Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Bastero kulturgunearen kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

MIGUEL BALLIACHE (Caracas, Venezuela 1973)
2003an Donostian finkatu zen artista plastikoa, bertan bizi eta lan egiten duen margolari eta eskultoregilea.
Aita Venezuela-koa eta ama donostiarra dituen artista honek Miami, Bilbao, Dublín, Donostia, Caracas…-en erakutsi ditu bere obrak. Venezuelako Unibertsitatean 1998an Arkitekturan graduatu eta ondoren, eskultura, pintura, grabatua, argizari eta bitxigintzaren fundizio tailer ezberdinek osatu zuten bere ikasketak. Balliachek kalean edo naturan aurkitzen dituen materialeekin lan egiten du, metala, egurra, plastikoa, ohiala…  Teknika ezberdinak nahasteko duen gaitasun haundiari esker, espresio eremu haundi bat lortzen du. Balliachek sorkuntza paregabeak lortzen ditu, intuizio eta organikoaren artean daudenak.
Gaur egun, bere lantoki-tailerra Donostiako Egia auzoan dago eta bertan gogotsu lan egiten du eta baita ere zeramikazko taileerak ematen ditu.

EXPOSICIÓN  BIBRAK  DE MIGUEL BALLIACHE

Erakusketa

Kultura

Andoain


Informazio gehiago