Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Sagar Uzta, Astigarragan

2022/09/25 11:00 - 13:30

Sagardoarekin lotura hertsia duen udalerria da Astigarraga; izan ere, Hernanirekin batera sagardoaren "hiriburutzat" dute askok.

 

Hala, egun horretan Astigarragara bertaratzen direnek lehendabiziko sagar-muztioa probatzeko eta edari hori nola egiten den gertu-gertutik ikusteko abagunea izango dute. Sagarra prentsatzeko lanak hasi berri dira, eta horregatik, hain zuzen, fruta hori izango da eguneko protagonista nagusia.

 

Egitarauaren barruan honako jarduera hauek nabarmendu behar dira: produktu desberdinen (bertako sagarrak, sagardoa eta sagar-gozokia, esaterako) erakusketa eta salmenta eta hainbat erakustaldi.

Google Calendar-era gehitu

Gastronomia

Festa

Kultura

Turismoa

Astigarraga


Informazio gehiago