Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Donostia Zinemaldia

2022/09/16

-

2022/09/24

Donostia Zinemaldia da Donostiako ekitaldi handia eta hiriak zinemarekin duen harreman estuaren bultzatzailea.

 

Zinemaren historiako izen handiak Donostiarekin lotuta ageri dira jada. Donostiak, gainera, maiteminduta utzi ditu Zinemaldiagatik berau bisitatu duten guztiak: Federico Fellini, Audrey Hepburn, Alfred Hitchcock, Jean-Luc Godard, Sophia Loren, Luis Buñuel, François Truffaut, Agnès Varda, Orson Welles...

 

Urtero, ehunka film aurkezten dira sail desberdinetan: Sail Ofiziala, New Directors, Perlak, Culinary Cinema edo Zabaltegi-Tabakalera. Film horietako asko sail bakoitzeko sariak eskuratzeko lehiatuko dira. Besteak beste, nabarmentzekoa da Urrezko Maskorra, Sail Ofizialean lehiatuko diren film luzeek eskura dezaketena.

 

Halaber, Donostia Zinemaldiaren edizio bakoitzean ohorezko Donostia Sariak ematen dira. 2021ean Johnny Depp aktore estatubatuarrak jaso zuen Zinemaldiko ohorezko sari garrantzitsuena irailaren 22an honen ibilbidearen aitorpen gisa.

 

Nazioarteko izarrak egunero iristen dira jaialdiak iraun bitartean eta donostiarren, turisten eta kanpotarren artean nahasi ohi dira, ikusmin handia sortuz.

Google Calendar-era gehitu

Zinema

Jaialdia

Kultura

Turismoa

Donostia


Informazio gehiago