Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Donostiako Aste Nagusia

2022/08/13

-

2022/08/20

Kanoikadarekin eta Artillero abestiarekin hasten da urtero Donostiako Aste Nagusia.

 

Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketak aparteko egitaraua ekarriko du berriro ere, eta munduko txoko desberdinetako konpainiak helduko dira Gipuzkoako hiriburura. Urtero legez, musikak toki garrantzitsua izango du, eta ospe handiko kantari nahiz taldeak bertaratuko dira Donostiara.

 

Kirolei dagokienez, igeriketa zeharkaldia (Getariatik Donostiaraino), zaldi-lasterketak, hondartza-boleibol txapelketa eta herri-kirolen erakustaldiak nabarmendu behar dira. Haurrentzako tailerrak, jolasak, erraldoi eta buruhandiak, diskoteka eta zezensuzkoak ere egongo dira, besteak beste.

Google Calendar-era gehitu

Festa

Kultura

Turismoa

Donostia


Informazio gehiago