Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Haurtzaroan pairatzen den sexu-indarkeria ikuspegi feministatik

2022/09/23 09:00 - 14:30

2018-2019 ikasturtean Foru Aldundiak lan-prozesu bat garatu zuen haurtzaroan pairatzen den sexu-indarkeriaren prebentzioari buruz, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Organoaren eta Haur Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Zerbitzuaren arteko elkarlanaren bidez. Horretarako, lantalde bat osatu zuten lurraldeko udaletako berdintasun-teknikariek eta haur, nerabe eta gazteen sustapen-teknikariek. Prozesu horretan ateratako ondorioetako bat gai horretan sakontzen jarraitzeko beharra izan zen, garrantzitsua delako, ezagutzen ez delako eta ikusezina delako.

Testuinguru horretan berriro abiatu da Foru Aldundiko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Organoaren eta Haur Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Zerbitzuaren arteko elkarlana, eta 2022-2023 ikasturterako lan-prozesu bat martxan jarriko da. Orain arte egindako ibilbidea gogorarazteko, gaiari buruz dugun ezagutza zabaltzeko, eta proposamen berri hori aurkezteko, irailaren 23an jardunaldi bat antolatu da “Haurtzaroan pairatzen den sexu-indarkeria ikuspegi feministatik/ Violencia sexual en la infancia desde una mirada feminista" izenburupean.

Google Calendar-era gehitu

Konferentzia

~Bestelakoak

Berdintasuna

Bizikidetza eta Giza Eskubideak

Kultura

Donostia


Informazio gehiago