Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Gure Lurra 5 Kongresua

2022/10/26 00:00 - 23:59

Berriz ere, GURE LURRA 5 Sembrando Futuro Kongresuak, lehen sektoreari ikusgarritasuna eman nahi dio eta baserritarren eta herritarren arteko topagunea izaten jarraitu nahi du.

Bosgarren edizio honetan, baserritarren lana eta euskal baserriek etorkizun iraunkorragoa lortzeko duten garrantzia nabarmendu nahi ditugu. Nekazaritza eta elikadura-sistema funtsezkoak dira klima-aldaketari globalki erantzuteko. Haiek dira gure orekaren giltzarria.

Euskal baserriak Kongresuaren ardatz nagusia izanik, gaur egun oihartzun handiena duten eta askotan eskutik helduta doazen gai batzuk eztabaidatuko ditugu. Iraunkortasunaren kontzeptua pisu handia hartzen ari da Gipuzkoan, sasoiko eta hurbileko produktuen eskaria eta nekazaritza ekologikoa areagotuz. Hau dela eta, gure ingurunea eta ingurumena zaintzea, klima-aldaketaren aurkako borrokan inplikazioa eta jarrera aktiboa garatzea eta elikadura jasangarria bezalako gai garrantzitsuak eztabaidatuko ditugu.

Datorren urriaren 26an Kursaalean izango gaituzu zain. Parte hartu nahi baduzu, gorde data eta eman izena. Laster bidaliko dizugu ekitaldiaren edukiari buruzko informazio gehiago.

Google Calendar-era gehitu

Kongresua

Natura

Ingurumena

Kultura

Turismoa

Donostia


Informazio gehiago