Ekitaldia
Dantza Hirian 2022
2022/09/09
-2022/09/25
Bere 17. edizioan, Dantza Hirian hiri-paisaietako mugaz gaindiko dantza-jaialdiak 6 udalerri hauek zeharkatuko ditu: Biarritz, Hendaia, Irun, Donostia, Errenteria eta Hondarribia. Jaialdiak pieza laburren programazioa aurkeztu du, dantza garaikidea antzokietatik atera eta publiko guztiari hurbiltzeko helburuarekin. Dantza Hirian jaialdiak ezagutzera eman nahi ditu dauden lengoaia koreografikoak, tokiko, nazioko eta nazioarteko artisten azken joeren alde apustu eginez.