Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Gipuzkoako Alboka Topaketa 2022

2022/10/03

-

2022/10/08

Pandemia kasu eta beste aldaketa batzuen ondorioz, azken bi urte hauetan ez dira Hernanin Alboka topaketak burutu. Oraingo honetan, azken ia 30 urtetan egindako topaketen arira, Albokazale Bilguneak, bere gain hartu du hau egiten jarraitzearen ardura. Honela, Urriaren 8an, Errenteriako Herri Arte Eskolarekin batera eta, elkarlanean, Albokazale Bilguneak antolatu du topaketa hau.

Topaketa urriaren 8an izango bada ere Errenteriako Arte Eskolak urriaren 3 eta 7a bitartean albokaren inguruan egitarau zabala antolatu:

Urriaren 3an 19:30etan Arratiako Jota eta Porrusalda ikastaroa Galdakaoko Andramari euskal dantza taldeko dantzarien eskutik.
Urriaren 6an 19:00etan Alboka kontzertu didaktikoa Niessen auditorioan.
Urriaren 7an 17:00etan Soinueneara txangoa bizikletan 7 urtetik gorako haurrentzat (izen-ematea HAE-ko web orrialdean).
Urriaren 7an 17:00etan Arratiako Jota eta Porrusalda ikastaroa Galdakaoko Andramari euskal dantza taldeko dantzarien eskutik.
2022-10-08 Topaketaren egitaraua

10:30 Elkartzea Olaskoaga plazan.
11:00 Bilera, Albokazale bilgunearen, helburu eta estrategiak aurkeztu.
12:30 Kale buelta.
14:00 Bazkaria (Bakoitzak berea ordainduta).
18:00 Kale buelta.

Gipuzkoako Alboka Topaketa 2022

Musika

Kultura

Errenteria


Informazio gehiago