Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Bakardadea jomugan

2022/11/25 17:00 - 18:00

Ez du inskripziorik behar.

Gero eta indibidualizatuagoa den mundu honetan bakardadea XXI. mendeko gaitz berri bat bilakatu da. Ziurrenik pertsona guztien ibilbidean eta giza komunitate guztietan aurkituko dugun gogobeterik gabeko egoera da.

Gipuzkoan, 55 urtetik gorako pertsonen % 5,5ek bakartasun-sentimendua duela adierazten du, baina pertsonaren pertzepzioak, emozioak edo pentsamenduak ezagutu gabe ezin da jakin bakardadea dagoen.

Topaketa honetan bakardadearen dimentsioez hitz egingo dugu eta gero eta handiagoa den problematika honi aurre egiteko abian jarri diren proiektu esperimentalak ezagutuko ditugu.

Adinberriren laguntzarekin antolatuta.

Google Calendar-era gehitu

Kongresua

Konferentzia

~Bestelakoak

Etorkizuna Eraikiz

Donostia


Informazio gehiago