Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

'Precious plastics' tailerra

2022/11/26 11:30 - 14:00

Aurretiaz izena eman behar da.

Plastikoaren birziklapenari eta ekonomia zirkularraren esparruko aplikazio praktiko eta sortzaileei buruzko jakin-minak mugitzen bazaitu, ezin duzu galdu jarduera hau.

Ekonomia zirkularrari, plastikoari eta horien birziklapenari buruzko tailer dibulgatzaile eta praktiko honetan, parte-hartzaileek plastikoak hondakinen mural batean sailkatzen ikasiko dute eta birrindu egingo dituzte, azkenik, injekzio bidez birziklatutako plastikozko mosketoi bat sortzeko.

3 orduko tailerra izango da, lehenik ordu erdiko dibulgaziozko lehen zatiarekin PLAZAn, eta gainerakoa jarduera praktikoekin eta makineriarekin Tabakalerako Medialab gunean.

Naturklima, Mazedonia Diseinu Elkartea eta Tabakalera Medialab-en laguntzarekin antolatuta.

Google Calendar-era gehitu

Kongresua

Konferentzia

~Bestelakoak

Etorkizuna Eraikiz

Donostia


Informazio gehiago