Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Hizkuntzen etorkizuna teknologiaren menpe?

2022/11/29 10:00 - 11:30

Aurretiaz izena eman behar da.

Ikerketa berri batzuk diote hizkuntza teknologiek baldintzatuko dutela hizkuntza gutxituen biziraupena, eta ez hiztun kopuruak. Zenbateraino da egia aurreikuspen hau? Zein da euskararen osasuna hizkuntza teknologietan? Ze indargune, ahulezia eta erronka dauzka euskarak hizkuntza teknologien esparruan?

Galdera hauei erantzuna eman nahian jarriko ditugu solasean EHU-ko HiTZ zentroaren, Elhuyarren eta Vicomtech-en ordezkari bana. Topaketa honetan baita, Mycroft.eus euskarazko bozgorailu adimenduna ezagutzeko aukera izango dugu.

Zatoz eta parte hartu zure galdera eta iritziekin.

Badalab-en laguntzarekin antolatuta.

Google Calendar-era gehitu

Kongresua

Konferentzia

~Bestelakoak

Etorkizuna Eraikiz

Donostia


Informazio gehiago