Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Dido & Aeneas

2022/12/04 19:00 - 20:00

  • Ekoizpena: Opus Lirica, Promusika
  • Dido: Lucía Gómez, mezzo
  • Aeneas: Julen García, baritonoa
  • Belinda: Helena Orcoyen, sopranoa
  • Sorgina eta espiritua: Chen-Han Lin, kontratenorra
  • Itsasgizona: Aitor Garitano
  • Sorgina 1: Ana Sagastizabal
  • Sorgina 2: Lara Sagastizabal
  • Musika zuzendaritza: Iker Sánchez Silva
  • Eszena zuzendaria: P. Ramos, C. Crooke
  • Opus Lirica abesbatza eta orkestra
  • Abesbatza zuzendaria: Alain Ayerdi

Dido & Aeneas pasioaren, amodio neurrigabearen, zentzumenen eromenaren opera da. Baina baita bekaitzaren eta patuari itsuki men egitearen opera ere. Henry Purcell-ek 1689an konposatu zuen Dido & Aeneas. Virgilioren Eneidako IV. liburutik hartutako amodio-historia batean du oinarria, Kartagoko erregina Dido legendazkoak eta Eneas troiar buruzagiak izan zuten hartan. Dido & Aeneas opera lan mediterraneoa da. Koloreek nabarmendu eta markatu egiten dituzte eszenak, zeinak Didoren jauregian, basoan, leizean eta Kartagoko portuan gertatzen baitira.

Google Calendar-era gehitu

Antzerkia

Musika

Kultura

Donostia


Informazio gehiago