Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Erakusketa: "ITSAS eta LOTURAK"

2022/12/16

-

2023/02/19

Jose Zugasti (Eibar, 1972) artistaren "ITSAS eta LOTURAK" erakusketa Menchu Gal erakusketa-aretoan egongo da ikusgai abenduaren 16tik otsailaren 19ra arte.

Jose Zugasti eskultura garaikidearen ordezkarietako bat da. Hasiera batean arte figuratiboa landu bazuen ere, forma abstraktuetarantz jo zuen gerora, eta orain haren ezaugarri nagusia dira. Menchu Galen ikusgai egongo den erakusketaren komisarioa María José Aranzasti arte-historialaria izan da, eta askotariko piezak bildu ditu: eskulturak bideoekin eta pinturekin uztartzen dira, artistak azken urteotan bereziki landu dituen diziplinak baitira horiek biak. Bideo-sortzaile gisa eginiko lanak ez dira horren ezagunak, eta horrexegatik da interesgarria horiek erakustea. Horrela, sorkuntzarik klasikoenak eta berrienak bateratu dira espazio berean.

Zugastik giza figura landu zuen luzaroan eskulturen bidez, eta askotariko lodierako alanbreak eta altzairuak erabiltzea dute ezaugarri nagusia. Erakusketaren gaia itsasoaren inguruan antolatu da: haren indarra, mugimenduak eta, azken batean, natura.

Eskultoreak banako erakusketak egin ditu Donostiako Kubo aretoan, Eibarko Portalean edo Bilboko Vanguardia galerian. Azoka ugaritan ere parte hartu du: Arco, London Art Fair, Berlin, Kolonia, eta abar. Zugastiren obrak dauzkate San Telmo museoan, Bilboko Arte Ederren museoan edo Gasteizko Artiumen, besteak beste, bai eta hainbat erakunderen bildumetan ere (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udala, Donostiako Udala eta abar). Haren obra publikoa ere nabarmendu beharrekoa da.

Ordutegia:

  • Ostiral eta larunbatetan 18:00etatik 21:00etara
  • Igande eta jaiegunetan 11:30etatik 13:30etara
  • Astelehenetan itxita
  • Abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an itxita
Google Calendar-era gehitu

Erakusketa

Artea

Kultura

Turismoa

Irun


Informazio gehiago