Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

ANONYME POPULAR. IGOR ELORTZA + RAFA RUEDA

2023/02/03 20:00 - 21:00

Ideia eta zuzendaritza Igor Anonyme Popular / Hitzak eta ahotsa Igor Elortza / Doinuak eta soinua Rafa Rueda / Ikus-entzunezkoa Kulturaz koop-eko Dapatistak.

Anonyme Popular Igor da, eta, aldi berean, edonor. Bertso arin eta sakonak eskaintzen dizkigu, hitzekin jostari, norbanakoaz eta jendeaz, maitasunaz eta desiraz, gizonez eta feminismoaz, euskaldunon iragan hurbilaz eta orainaldi urrunaz, eguneroko nahi eta ezinez hitz egiteko.

Rafa Ruedarekin landu ditu doinuak eta soinuak: rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoakā€¦

Ikus-entzunezko bertso jarriak dakartza, beraz, Anonyme Popular egitasmoak.

ANONYME POPULAR. IGOR ELORTZA + RAFA RUEDA

Musika

Kultura

Turismoa

Zarautz


Informazio gehiago