Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Sugaar Ensemble: Emakumea eta euskal musika

2023/02/05 12:30 - 14:00

Sugaar Ensemblea lekuko musikoen laguntasunetik sortzen da. Bost kideak musikarekiko maitasunak batzen ditu, batez ere ganbera musikak. Nahiz eta musika arloan bakoitzak zeregin desberdinak betetzen dituen, talde bezala lan egiten beraien denbora partekatzen dute. Sugaar Ensemblea errepertorio ezberdina modu entretenigarri eta atsegin batean ezagutazteko gogoa duen taldea da, elkarrekin musika egiteko grinak bultzatuta. Taldearen motorra giro desberdinetan jarduteko gogoa da, estilo eta aukera desberdinak erakutsiaz. Taldearen izenarekin identifikatuta sentitzen dira bost musikariak, izan ere, Euskal mitologian Sugarek sugarra, garra, sua esan nahi du, eta zaintzen ez bada honek itzaltzen bukatzen du. Isladatuta ikusten da esanahi hontan musika ikasketaren prozesua eta bost soinu bateratzearen zailtasuna.

Nagore Larrion, zeharkako flauta

Eneko Iriarte, klarinete

Iñaki Iraola, fagot

Eider Gaztañaga, trompa

Laura Marcos, oboe

Sugaar Ensemble: Emakumea eta euskal musika

Musika

Kultura

Orendain


Informazio gehiago