Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Zinemagileak. A. Arregi, J. Garaño, JM Goenaga

2023/05/26 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren testuinguruan:

Ziklo honek ikuspegi ezberdinetatik zinema-sorkuntzaren nondik norakoak ikasleei eta zinemazaleei hurbiltzea du helburu, talde-lanaren garrantzia azpimarratuz.

Saio honetan, Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zinemagileak gurekin izango dira. Moriarti Ekoizpenak izenpean, hiru euskal zinemagileek bi hamarkada daramatzate elkarlanean filmak egiten, 2002az geroztik. Beraien hastapenetatik abiatuta, egun eskuartean dituzten erronka berriei buruz mintzatuko dira. Tartean, amaitzear duten Balenciaga telesailaren sortze prozesuaz arituko dira; hots, Disney Plus plataformarentzako egindako lanaren nondik norakoez.
Iraganean, elkarlanean, euskal zinemaren azken urteetako izenbururik esanguratsuenetarikoak idatzi eta zuzendu dituzte, besteak beste Loreak (2014), Handia (2017) eta La trinchera infinita (2019). Beraien filmek hainbat Goya eskuratu dituzte eta Zinemaldian sarituak izan dira. Egun, komentatutako lehen telesailean lanean ari dira, Disney Plus plataforman laster ikusi ahalko den Balenciaga.

Partaideak: Aitor ArregiJon Garaño, Jose Mari Goenaga.
Moderatzailea: Mikele Landa

(Hizkuntza: euskara)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK