Ekitaldia
Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2023
2023/02/14
-2023/03/31
Ehunka antzezlan ikusi eta haien artean hautaketa eginda, programa hau aurkezten da.
Bertan, gaiek, estiloek eta antzezleek Euskal Herriko eta Espainiako antzerki-konpainiek garatu duten sorkuntza oparoaren laburpen bat eskaintzen digute. Besteak beste, gerra, giza kondizioa, beldurra, hezkuntza, amatasuna edo lan-egoerak izango dira jorratuko diren gaietako batzuk, fartsaren, komediaren, tragediaren eta keinu-antzerkiaren ikuspegitik. Molièreren, Sanchis Sinistierraren testuak entzungo dira; dramaturgo berrien lanak, hala nola Garbiñe Losada, Salomé Lelouch, Leire Bilbao, David Caíña, Martín Skilton, María Goiricelaya, Bob Pop, Areta Bolado, Ailén Kendelman edo Noelia Castro; edo Emilia Pardo Bazán, García Lorca edo Ernst Lubitsch en testuetan oinarritutako bertsioak.