Ekitaldia
Solasaldia. Imágenes en llamas, María Elorza
2023/09/20 19:00 - 20:45
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako solasaldia, "Garaikidetasunaren krisia"ren hitzaldi eta elkarrizketeen zikloaren testuinguruan:
Imágenes en llamas (María Elorza)
Zein da irudiak sortzearen zentzua neurrigabeko ikus-entzunezko
ekoizpen garai honetan?
Bere jarduera zinematografikotik
abiatuta, Maria Elorzak XXI. mendean zinema egiteko erronkei buruz
hitz egingo du.
Era berean, bere lanaren zein beste egile
batzuen film-zatiak proiektatuz, irudien genealogia, beste diziplina
batzuekiko duen harremana eta zinema-sorkuntza bultzatzen duen suaren
izaera sakontzen saiatuko da.
Maria Elorza (Vitoria-Gasteiz, 1988) ikus-entzunezko
komunikazioan lizentziaduna da eta Arte Sorkuntza eta Ikerketa
masterra du.
2013tik hainbat film labur zuzendu ditu. 2022an
"A los libros y a las mujeres canto" bere lehen film luzea
idatzi eta zuzendu zuen.
Zikloaren koordinazioa: Vilma Coccoz eta Javier Echeverria, Juan Ignacio Etxarten laguntzarekin.
Partaideak: María Elorza, Juan Ignacio Etxart.
(Hizkuntza: gaztelania)

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK