Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Liburu aurkezpena. Llevar en la piel, A. Lassa

2023/10/16 19:00 - 20:45

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako liburu aurkezpena:

Llevar en la piel, Antonia Lassa (Luisa Etxenikeren heteronimoa)

Emakume zahar aberats bat basatiki erail dute Biarritzen, berak alokatutako apartamentu dekadente batean. Zer arrazoik eraman zuten hara eta zerk lotzen zuen hiltzailearekin? Galdera horiek ikerketa baten abiapuntua izango dira, pixkanaka-pixkanaka beste igarkizun batzuk azaleratuko dituena eta argien mundu baten -aberastasuna, boterea, Parisko auzo dotoreetako artea- eta itzalen arteko kontrasteak tindatuko duena.
Nahiz eta Biarritzeko polizia kasuaz arduratzen den, misterioa argitzeko interes handiagoa duen norbait dago. Albert Larten detektibe pribatu xelebreak bere bulegoa jarri du autokarabana batean eta ardozale amorratua da. Frantziako geografiari buruzko bere ikerketak egingo ditu dastatzaile baten zehaztasunarekin. Izan ere, hiltzaileak arrasto bitxi batzuk utzi zituen biktimaren azalean, eta Lartenen ustez, azaleko patroi horiek dira krimen asaldagarri horren gakoa.

Llevar en la piel ingelesez argitaratu da dagoeneko, eta kritika arrakasta handia izan du estilo arinagatik, tramaren originaltasunagatik eta pertsonaia polifazetikoengatik.

Partaideak: Luisa Etxenike, Pilar Rodríguez, Felipe Juaristi.

(Hizkunta: gaztelania)

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK