Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Poetika. OteHitzak, olerkirik eszenara.

2023/11/22 19:30 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren testuinguruan:

OteHitzak, olerkirik eszenara

Otehitzak, olerkirik eszenara ikuskizunak beti garbi izan du bere helburua: Jorge Oteizaren irudia eta ondarea eguneratzea eta aldarrikatzea.  Horretarako, Aldatzen Laguntzen antzerki konpainiak eta IAEk (Euskadiko Arkitektura Institutua), Oteizaren hainbat poema eta testu taularatuko dituzte eta haren bizitza eta obra ezagutzeko ibilbide bat proposatuko dute Orioko artistaren idatzien bidez, Poetika eta Ahiku-rekin lankidetzan. Carmina Dovalek eta Emilio Varelak hartu dute testu horiek interpretatzeko ardura, biak ala biak AHIKU: Arkitektura eta hiri kultura elkarteko kideak.
Testu horien irakurketarekin batera, Jon Cazenave artistaren ikus-entzunezkoak proiektatuko dira, eta Beñat Antxustegi musikariak zuzenean joko du. Eszenaratzea J. P. Huercanos-ek egindako bookjockey saioarekin osatuko da, Jorge Oteizaren liburuetatik ateratako irudietan oinarrituta.

Partaideak: Carmiña Dovale, Emilio Varela, Juan Pablo Huércanos, Beñat Antxustegi. Jon Cazenave artistaren kolaborazioarekin. Zuzendaritza: Ion Martínez.

(Hizkuntza: gaztelania)

Poetika zikloa José Luis Padronekin eta Jon Obesorekin elkarlanean egiten da.

Ekitaldiaren bideoa ikusi

 

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK