Ekitaldia
Musikala: Sex Sua
2023/11/26 19:00 - 20:00
Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteen eskutik Andoni Mutiloak "Sex Sua" antzezlana aurkezten du. "Ligatzeko gogoz zabiltza, baina aplikazioekin ez zara ondo moldatzen? Bertako komunikazio kodeak ulertzeko zailtasunak dituzu? Eta aplikazioak erabiltzen hasi zarenetik zure antsietate mailak gora egin du? Galdera hauen erantzuna baiezkoa bada, ez kezkatu, zuk behar duzuna asmatu dudalako: ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida, Atik Zra".
Teknologia berrien ondorioz sortzen ari diren harreman kodeei buruzko gogoeta egin nahi du Sex Sua musikalak. Andoni Mutiloa aktore bakarra du oholtza gainean eta berarekin batera ilusio faltsuen bidean barneratuko gara, umorez eta dramaz betetako bidaia egiteko.
Emanaldi hau Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteen Harrotasunaren Antzerkia programari esker antolatu da, Eskoriatzako Udalarekin batera.
- Sarrerak: 5 euro.
- Eskoriatzako kiroldegian eta bibe.me webgunean dituzue eskuragarri jada.