Ekitaldia
Errezitaldia. Odola kantari: euskal kulturgintzaren tragepedia
2024/10/18 19:00 - 20:55
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren barruan:
Odola kantari: euskal kulturgintzaren tragepedia
Beti esan izan da bi gai nagusi daudela literaturan: maitasuna eta heriotza. Mundu guztiak uste du, gainera, maitasunari buruz idatzi dela gehien. Ikuskizun honen bitartez, ordea, saiatuko direla erakusten ez dela guztiz egia. Asko kantatuko zaiola heriotzari, gerrari, hilketari, odolari. Odola beti kantari.
Hitzaldi-musikatuaren fomatuan, idazlea (Unai Elorriaga) eta musikaria (Josu Aurrekoetxea) arituko dira hainbat testuak aztertzen eta kantatzen. Ezusteak ere izango dira. Orain arte anonimotzat hartzen zen kantu baten egilea deskubrituko dute. Ikus-entzunezkoek lagunduko dute kantuen ñabardurak ikusarazten. Ikuskizun dibertigarria, dinamikoa eta oso erakargarria da. Kultur transmisioan ezinbestekoa.
Partaideak: Unai Elorriaga, Josu Aurrekoetxea
(Hizkuntza: euskara)
Poetika zikloa José Luis Padrón eta Jon Obesorekin lankidetzan antolatzen da.
Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK