Ekitaldia
Solasaldia. Interpretar una autoficción
2025/04/10 19:00 - 21:00
KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barruan:
Interpretar una autoficción
Solasaldi honetan, Javier Giner eta Oriol Pla mintzatuko dira. Javier Giner Yo, adicto / I, Addict filmaren zuzendarikidea da eta Oriol Pla, aktorea, Sail Ofizialeko emanaldi berezi gisa lehiaz kanpo parte hartu zuen telesailaren protagonista. Hain zuzen ere, Pla-k Javier Giner-ren benetako pertsonaia antzezten du; Giner izen bereko bere liburuan funtsatu zen bere lehen obra zuzentzeko.
Partaideak: Javier Giner, Oriol
Pla.
Moderatzailea: Angel Aldarondo.
(Hizkunta: gaztelania)
Ikusi ekitaldiaren bideoa (gaztelaniazko jatorrizko bertsioa)
Ikusi ekitaldiaren bideoa (euskararako itzulpena)

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK