Ekitaldia
Liburu aurkezpena. Una belleza terrible, Edurne Portela, José Ovejero
2025/04/02 19:00 - 21:00
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako liburu aurkezpena:
Una belleza terrible
Edurne Portela eta José Ovejerok elkarrekin idatzi duten eleberri
honek Raymond Molinier, Jeanne Martin des Pallières, Vera Lanis, Jean
van Heijenoort, Elisabeth Käsemann eta beste hainbeste
gizon-emakumeren historia kontatzen du. Izan jatorri umileko edo
aristokrata, izan langile zein intelektual, beren borrokak eta
intimitatea partekatu zituzten bizitza iraultzaren zerbitzura jartzen
zuten bitartean, bidegabea iruditzen zitzaien mundu hura errotik
aldatzeko eraldaketaren zerbitzura, alegia.
Ia mende bateko denbora tartean jardun zuten Una belleza
terrible eleberriko protagonistek troskismoaren inguruan
antolatuta goragoko etsaiei aurre egiten: Lehen Mundu Gerrako Paristik
80ko hamarkadara, Gerra Zibileko Espainian, Argentina peronistan eta
ondorengo diktaduretan, Alemania naziko, estalinismoko edo
Latinoamerikako diktadura militarren aurka, haien kausak hainbeste
merezi zuela sinesten baitzuten.
Lekukoekin dokumentazio- eta elkarrizketa-lan handia eginda,
Ovejerok eta Portelak beren bilaketaz, zalantzez eta zailtasunez ere
idatzi dute, hain bizitza konplexu eta biziak dituzten pertsonaiak
irudikatzen bizi izandakoez.
Emaitza eleberri liluragarri eta ahaztezin bat izan da,
pertsonaia eta gertaera errealetan oinarritua, eta sakonki irudikatzen
dituena alde galtzailean zeudela bazekiten arren gizarte bidezkoago
bat eraikitzeko borrokan aritu ziren pertsonen tragediak,
kontraesanak, zalantzak, akatsak, eskuzabaltasuna eta heroismoa.
Partaideak: Edurne Portela, José Ovejero
(Hizkuntza: gaztelania)

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK